Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Hainbat eragile politiko eta kulturalek euren babesa eman diote Ziburuko Kaskarotenea ikastolari.

Gizarte eta kulturako hainbat eragilek euren babesa eman diote Ziburuko Kaskarotenea ikastolari

Laida Mujikak, ikastolako lehendakariak, Udalaren jarrera ezkorra salatu du proposatuko irtenbideei ezezkoa eman dielako

Joseba Zubialde

Viernes, 31 de octubre 2014, 16:14

Ziburuko Kaskarotenea ikastolak bizi duen egoeraren aurrean, kultura, gizarte eta euskalgintzako hainbat eragilek euren babesa eman nahi izan diete ikastolako arduradun eta gurasoei. Besteak beste, ELA, LAB, Udalbiltza, Seaska, Biga Bai edo AEKko ordezkariak elkartu dira gaur Donostiako Ikastolen Etxean.

Kontseiluko idazkari Paul Bilbaoren aburuz, Ziburun gertatzen ari dena "ez da bakarrik ikastola baten aurkako erasoa, euskara eta euskal kulturari egiten zaion erasoa da". Horregatik, "neurri bereko erantzunak" eman behar direla adierazi du eta azaroaren 8an Ziburun antolatu den manifestazioan parte hartzeko deia egin dio gizarteari.

Ainhoa Etxaidek "duintasunaren borroka" dela azaldu du, "gurasoen hezkuntza eskubidea" defendatu egin behar dela azpimarratuz. LABeko idazkari nagusiaren iritziz, "lege arazoa, ofizialtasun arazoa dago honen guztiaren azpian" eta horregatik kalera irtetea beharrezkotzat jo du, "ikastolak defendatzeko". Ildo beretik aritu da Amaia Muñoa, ELAko idazkari nagusia, manifestazioaren bitartez egoera hori "salatzeko eta Ziburuko ikastolari babesa emateko" eskatuz, "denon borroka baita".

Argi indarrik gabe

"Elektrizitatea moztu egin digute", salatu du gaur Laida Mujika ikastolako lehendakariak, Donostiako Ikastolen Etxean egindako agerraldian. Bizi duten egoera honen aurrean adierazi du gurasoek argi dutela "Ziburun ikastola bat egon behar dela", eta eragileengandik jasotako "sostengu ekonomiko eta morala" eskertu du.

Ziburuko Marinela auzoko eskola publikoko ikasleak Zokoa auzora aldatu behar izan zituzten orain bi urte, bertan egin beharreko obra batzuen eraginez. Azaroaren 3an bueltatuko dira eta Mujikaren aburuz, ideia egokia litzateke eskola publikoko ikasleek Zokoan utzitako eraikin "hutsa" ikastolari lagatzea. Irtenbide moduan Ziburuko Udalari proposamena helarazi diotela azaldu du, baina ezetza jaso dutela.

2012an Ziburuko Udalak eta Seaskak akordio bat sinatu zuten Marinela auzoko eraikina erabili ahal izateko. Aurtengo uztailaren 5ean hitzarmena berritzeko nahia azaldu zuen Seaskak baina Udalak ezezkoa eman zuen. Bertan ikasten duten 12 ikasleen gurasoen borroka hasi zen orduan ikastola desagertu ez dadin. Kaskarotenea Ikastolak egoera honen aurrean irtenbide desberdinak proposatu dizkie ordezkari publikoei, baina guztiak hutsaren hurrengoak suertatu omen dira eta Udalak negoziatzeko jarrera ezkorra izan duela salatu dute behin eta berriz ikastolako ordezkariek.

Orain dela hilabete eta erdi, irailaren 2an, Paueko administrazio auzitegiko epaile batek Ikastolak eskola publikoaren eraikina utzi behar zutela ebatzi zuen, zazpi eguneko epea emanez. Bete ezean, bertan gelditzen ziren egun bakoitzeko 100 euroko isuna ezarri zien. Agindua bete ez zutenez, azteazkenean 4.370 euroko txeke bat helarazi zion Seaskak auzitegiari zor hori ordaintzeko. Egun berean jakinarazi zieten isuna 400ra igo nahi zietela eta elektrizitatea eta ura mozteko mehatxua jaso zuten.

Mujikak azaldu duenez, mehatxu horietako bat bete da eta argirik gabe gelditu dira. "Gasoil motorrak erabili beharko ditugu", adierazi du Seaskako lehendakariak, Paxkal Indok, eta borroka "puntaraino" eramango dutela azpimarratu du, haurren "zoriontasuna" muga delarik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gizarte eta kulturako hainbat eragilek euren babesa eman diote Ziburuko Kaskarotenea ikastolari

Gizarte eta kulturako hainbat eragilek euren babesa eman diote Ziburuko Kaskarotenea ikastolari