

Secciones
Servicios
Destacamos
Joseba Zubialde
Jueves, 30 de octubre 2014, 15:21
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak Kultura Ondarea saria martxan jarri du, Batxilergoko eta erdi mailako Prestakuntza Zikloetako lehenengo kurtsoko ikasleei zuzendua. Lehiaketa honen bidez kultura ondarearen inguruan duten ikuspegia eman dezaten eskatzen zaie gazteei, horretarako bideo bat sortuze. "Ondarea gauza zahar bat bezala ikusten dugula dirudi eta horren ardura erakundeena dela uste dugu", adierazi du gaur Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak. Kezka hori abiapuntutzat hartuta, "zerbait bizia dela nabarmendu nahi dugu eta horregatik gazteengana jotzen dugu" azaldu du.
Lehiaketa honek euskal kultura ondasunaren gaineko sentsibilizazioa du helburu nagusi, gizarteko arlo guztietan, baina hezkuntza arloan eta gazteen artean bereziki. Horretarako, ikus-entzunezko tresnak erabilita, nerabeek beraien kontakizuna bideo baten bidez gorpuztu beharko dute eta aukeratutako gaiaren inguruan euren ikuspegia azaldu, sormen ariketa bat burutuz.
Gutxienez hiru eta gehienez zortzi laguneko taldea osatu behar dute gazteek eta euskal kultura ondarearen inguruko gai bat aukeratu. Kultura ondarea materiala (eraikin edo objektu bat) zein ez-materiala (abesti edo ohitura jakin bat) izan daiteke, eta zentzu horretan, ikasleek zentzurik zabalenean hartu dezakete gaia edo beraien herriko zein inguru gertuko elementu zehatz bat aukeratu. Kultura ondarea ezagutarazteko bideoak bereizmen handian grabatu behar dira, hiru eta hamar minutu bitarteko iraupenarekin, eta www.kulturaondarea.euskadi.net webgunera igo beharko dira 2015eko apirilaren 30a baino lehen.
Kultura Ondarea webgunea
Webgune horretan gainontzeko ikasleen lanak ikusteko aukera izateaz gain, kultura munduko izen ezagunek ondarearen inguruan egindako gogoetak ere ikusi daitezke bideo desberdinetan. Horien artean, besteak beste, Nestor Basterretxea, Iñaki Perurena, Bernardo Atxaga, Toti Martínez de Lezea, Kirmen Uribe edo Jesus Altunari egindako elkarrizketak aurkitu daitezke.
Gainera, ekimenean parte hartuko duten irakasle eta tutoreei 'blended learning' deituriko prestakuntza eskainiko zaie, "Storytelling kultura ondareaz" izenburupean. Lehen saio presentziala azaroaren 25ean emango du Helena Taberna zinemagileak Leioan, "La buena nueva" filma burutzeko prozesuaren inguruan.
Aipatutako sorkuntza lanetaz gain, gazteek beste bideo bat prestatu beharko dute, making of modukoa, eta ikus-entzunezko horretan azken lanaren inguruko nondik norakoak azaldu beharko dituzte: erabilitako prozedurak, metodologia, nola egin duten lana, grabatzerakoan suertatu zaizkien arazoak...
Saria, Irlandarako bidaia
Kultura Ondarea sarian parte hartzen dutenen artean hiru bideorik onenak aukeratuko dira. Irabazleek zazpi eguneko bidaia egingo dute datorren urteko udan Irlandara, eta gidari baten laguntzaz, bertako toki enblematikoenetako batzuk eta kultura ondarea ezagutuko dituzte.
Irabazleak izendatzerakoan, epaimahaiak bideoa osatzeko erabilitako dokumentazio lana, jorratzen den gaiean garrantzitsuak diren pertsona edo erakundeekin elkarrekintzan aritu izana, elkarrizketen egokitasuna eta kalitatea eta sormena izango dituzte kontuan, besteak beste.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.