Euskalgintzaren Kontseilua eta berau osatzen duten Nafarroako eragileen ordezkariak: Nafarroako Ikastolen Elkartea, AEK, Euskaltzaleen Topagunea, IKA, Sortzen, Errigora, EMUN, UEU, Euskal Herrian Euskaraz eta Hizkuntz Eskubideen Behatokia.

Dekalogoa aurkeztu dute Nafarroa osoan hizkuntza-eskubideak bermatzeko

Nafarrokoa Gobernuak neurriak har ditzan eskatu dute

J. Agirre

Jueves, 12 de diciembre 2024, 14:23

«Urratsak eman dira, baina ez dira nahikoa». Horixe da azken urtean Euskalgintzaren Kontseiluak partikularki eta euskararen bueltan dabiltzan eragileek orokorrago ohartarazi dutena. Ez da ezberdin izan 1986ko Euskararen Foru Legearen 38. urteurrenaren atarian Nafarrokoa egoera mintzagai izan duten azken agerraldian. Hala, dekalogo bat aurkeztu dute «bere horretan jarraitzen duten aurreko ienrtziak» aldatzeko, egun ematen diren «bidegabekeriak» konpontzeko eta Nafarrokoa Gobernuak neurriak har ditzan. Dekalogoaren aurkezpenean izan dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta berau osatzen duten Nafarroako eragileek: Nafarroako Ikastolen Elkartea, AEK, Euskaltzaleen Topagunea, IKA, Sortzen, Errigora, EMUN, UEU, Euskal Herrian Euskaraz eta Hizkuntz Eskubideen Behatokia.

Publicidad

Puntuak, honakoak dira: arkitektura juridikoa aldatzea eta «nafar guztion hizkuntza-eskubideak» bermatuko dituen euskararen lege berria ezartzea; administrazioa euskalduntzea «egungo merezimedu dekretua bertan behera» utzita; aurrekontua handitzea «gutxienez» %2 izan arte; hezkuntza sistema abian jartzea belaunaldi berriek euskara jakiteko; helduen euskalduntzearen sektorea egonkortu eta indartzea; arlo-sozioekonomikoa euskalduntzeko neurriak hartzea; euskarazko hedabideak babestea; aisialdiaren euskalduntzea sustatzea; Arnasguneak babestea eta erabilera soziala eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimenak sustatzea.

Euskararen lege horrek, besteak beste, «zonifikazioa gainditu» beharko lukeela aldarrikatu dute, soilik horrela lortuko baita «ofizialatsuna Nafarroa osora» hedatzea. Bide horretan, administrazioko kideek euskara jakitea «funtsezko» jo dute eta hizkuntza planak martxan jartzea eskatu. «Orain dagokie alderdiei esatea zein puntutaraino apurtu nahi duten urteetan euskaldunak diskriminatzeko abian jarri zituzten inertziekin», bota dute agerraldian.

Horretaz gain, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuaren azken hamarkadetako susperraldia moteldu denaren zantzuak agerikoak direla salatu dute eta adibide modura jarri dute hamar ikasletik seik ez duela inolako harremanik euskararekin bere ikasketa prozesu guztian

Agerraldia duela egun gutxi 'Larrialditik indarraldira' lelopean Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan egindakoaren ildoan kokatu dute eragileek. Eta 1986ko Euskararen Foru Legearen 38. urteurrenaren atarian, Nafarroan larrialditik indarraldirako bidean urgentziazko neurrien Dekalogoa aurkeztu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad