20 ikertzaile gazte 'fitxatu' ditu Ikerbasquek
Datozen bost urteetan ikertzaile gazteek Euskadiko unibertsitate eta ikerketa zentroetan lan egin eta plaza iraunkorra eskuratzeko aukera izango dute
J. A.
Donostia
Sábado, 10 de julio 2021, 12:26
Ikerbasquek 20 ikertzaile gazte hautatu ditu ikerketa zientifikoan etorkizun oparoa duen gazteei zuzendutako Research Fellows 2021 deialdian eta, jakinarazi duenez, 2021-2024 epealdian beste 100 ikertzaile sartzeko helburua du. Aukeratutako ikertzaileen erdiak emakumeak dira, Ikerbasquek «genero berdintasunaren alde hartu duen konpromisoarekin» aurrera jarraituz. Gainera, sei herrialdetatik etorriko dira, eta bederatzi ikertzaileren kasuan, Euskadin jaio baina karrera atzerrian egin dutenak dira.
Publicidad
Zientziarako Euskal Fundazioaren Komite Zientifikoak koordinatutako deialdi honetan 114 hautagai hautatu dituzte 14 herrialdetako 40 ebaluatzaile independente baino gehiagok. Hautatuen zerrenda osatzeko meritu zientifikoak eta ikerketa ildoa, bidalitako 'research statement' dokumentuaren interesa, ikerketa aroaren eta azken argitalpenen interesa eta Euskadiko ikerkuntzarako lerrokatzea izan dituzte kontuan.
Jakintza arlo guztietako ikertzaileak daude, eta garatuko dituzten ikerketa proiektuen gaiak ere askotarikoak dira: prostatako zein maskuriko minbizia, garuneko uhinek prozesu kognitiboan duten eginkizuna, klima aldaketa eta biodibertsitatea, eta material bidimentsional berrien propietateak, besteak beste.
Ikerbasquek 'fitxatu' dituen ikerlariek aparteko ibilbidea egina dute eta nazioarteko puntako zentroetatik heldu dira, hala nola Oxfordeko, Cambridgeko, Columbiako edota Kalifornia Santa Barbarako unibertsitateetatik. Datozen bost urteetan, ikertzaile gazteek Euskadiko unibertsitate eta ikerketa zentroetan lan egin eta plaza iraunkorra eskuratzeko aukera izango dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión