Haritz Sardon ikerlaria. Polymat. UPV/EHU

Haritz Sardon, ACS Young Investigator Award 2021

UPV/EHUko irakasle atxikiak bide luzea du katalisi eta polimero ikerketan

DV

Donostia

Viernes, 2 de julio 2021, 12:45

Kimika fisikoen ikertzaile postdoktoralen lana aitortzea dute helburu ACS Young Investigator Award nazioarteko sariek eta 2021eko garaikurra Haritz Sardoni eman diote, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kimika Fakultateko irakasle atxikiari. Sardon POLYMAT ikerketa institutuko Katalisi eta Polimero Jasangarriak taldeko liderra da eta urte luzeak darama katalisi eta polimeroei buruz ikertzen.

Publicidad

Nazioartean prestigio handia duen sari hau ACS Macro Letters, Biomacromolecules eta Macromolecules ikerketa aldizkari prestigiotsuek ematen dute eta ebazpenean «polimerizazio organokatalizatuak, birziklatze kimikoa eta polimeroen upcycling» garapenean egindako ekarpena nabarmendu dute.

«Sari hau mundu osoan polimeroen arloan ikertzaile gazteen kategorian jaso daitekeen prestigiotsuenetako bat da. Aldi berean, taldean egiten dugun lanaren aitorpena da, eta lan ildo horretan jarraitzeko bultzada bat. Halaber, sari honi esker, gure taldearen lanak mundu osoan ikusgarritasuna izango du, eta UPV/EHUren eremuan eta Donostiako POLYMAT zentroan polimeroei buruz egiten den ikerketaren bikaintasun froga bat ere bada», adierazi du Sardonek.

Katalisi eta polimero ikerketa

Sardon Kimikan lizentziatu zen UPV/EHUn eta bolada bat Histocell enpresan aritu ostean Kaliforniako IBMn doktoratu osteko egonaldia egin zuen polimerizaziorako organokatalisiaren erabilera lantzen. Egonaldia amaitzean itzuli eta Polymat institutuan lanean hasi zen Juan De la Cierva bekari esker.

Ibilbide oparo horri eta egindako lanari esker, 2016an Ikerbasque zientzia eta ikerkuntzaren garapena bultzatzeko sorturiko fundazioaren beka eskuratu zuen eta, gerora, 2018an UPV/EHUko Kimika Fakultatean irakasle laguntzaile moduan hasi zen.

Publicidad

Egun Polymat zentroan katalisi eta polimero jasangarriei buruzko ikertaldearen zuzendari da. Lan horren emaitza izan dira, besteak beste, Espainiako Kimikako Errege Elkarteak (RSEQ) 2020an emandako Polimeroen Ikertzaile Gaztearen Bikaintasun saria eta 2021ean Taldeko Lider kategorian emandako Ikertzaile Gaztearen saria. Zerrendara gehitzen azkena eman berri dioten ACS Young Investigator Award izan da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad