Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 3tik abenduaren 18ra
Pandemiatik eratorritako hilabete zailen ostean ertso plazak «berraktibatzea» da ekimenaren asmo nagusia
Bertso plazak «berraktibatzeko» eta «Txapelketa ahalik duinen eta ondoen antolatzeko» asmoarekin. Halaxe agertu dira hedabideen aurrean gaur goizean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako antolatzaileak egitasmoaren berri emateko prentsaurrekoan. Urriaren 3an hasiko da eta sei kanporaketaren eta hiru finalaurrekoren ostean, finala abenduaren 18an jokatuko da Bilbon.
Covid-19aren pandemiak «eragin zuzena» izan du bai bertso plazetan zein Bizkaiko txapelketan ere. Iaz egin behar zen ohiko egutegiaren arabera, baina lehenik maiatzean jokatzekoa zen sailkapen fasea irailera atzeratu behar izan zen eta, ostean, txapelketa bera atzeratzea erabaki zuen antolakuntzak. «Azkenean, 2021eko udazkenean egingo dugu txapelketa: bertso plazak, kulturak eta bertsozaleek merezi dutelako», adierazi dute.
Noticia Relacionada
Erabaki dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratzea
Bederatzi saioen ostean Bilboko Miribilla Aretoan egingo den finalean arituko diren zortzi bertsolariak 2018an Onintza Enbeitak irabazitako txapela erdiestea bilatuko dute. Hauek dira hautagai guztiak saioka zerrendatuta: Ander Elortegi, Asier Galarza, Beñat Bilbao, Ibon Ajuriagojeaskoa, Inazio Vidal, Iruri Altzerreka; Ander Ucelay, Garazi Navarro, Gorka Pagonabarraga, Ibai Amillategi, Julen Erezuma, Mikel Goiriena; Asier Alcedo, Garikoitz Sarriugarte, Julen Ibarguengoitia, Mikel Retolaza, Peru Vidal, Txaber Altube; Aissa Intxausti, Aitor Etxebarriazarraga, Arkaitz Zipitria, Koldo Gezuraga, Oihana Bartra, Paule Ixiar; Aitor Arrutia, Igor Galarza, Imanol Uria, Iñaki Iturriotz, Peru de Pedro; Enare Muniategi, Eneko Aldana, Koldo Muñiz, Malen Amenabar, Inau Mendiburu; Miren Amuriza, Onintza Enbeita; Aitor Bizkarra, Etxahun Lekue, Xabat Galletebeitia, Eneko Abasolo 'Abarkas', Jone Uria eta Nerea Ibarzabal.
Txapelketako sarrera guztiak jada salgai daude, eta aurrez amaitzen ez badira saioen egunean bertan leihatilan salduko dira arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Finalaren kasuan ere, 15:00etan irekita salmenta. Covid-19aren eraginezko agertokia dela-eta, antolatzaileek argitu dute edukierak mugatuak izango direla eta beharrezkoa izango dela musukoa erabiltzea eta distantziak mantentzea.