Borrar
JESÚS ANDRADE

Beldur Barik lehiaketaren 12. edizioa martxan

Azaroak 5a arte bidali daitezke gehienez hiru minutuko iraupena izan dezaketen bideoak. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei bideratua dago

J. A.

Astelehena, 13 iraila 2021, 12:42

Comenta

Beldur Barik programak gazteei zuzenduriko lehiaketaren 12. edizioa aurkeztu eta hasiera eman dio. 2021eko ekimenerako irudia Uxue Bereziartua ilustratzaile feministak sortu du, iaz 'Errebelazioa' lanarekin ikus-entzunezko saria irabazi ostean, eta Kai Nakai artista gasteiztarrak 'Nahikoa dela' kantua osatu du. Biak izan dira aurkezpen ekitaldian. «Kultura matxista eta indarkeria sexistaren formak eraldatzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa islatu behar dute lanek», zehaztu dute.

12 eta 26 urte bitarteko gazteen artean indarkeria sexista eta matxista prebenitzea helburu duen lehiaketan parte hartzeko gehienez hiru minutuko iraupena duen ikus-entzunezkoa bidali beharko dute. Oinarrietan zehaztutakoaren arabera bideoetan hitz egiten bada gaztelerazko edo euskarazko azpitituluak jartzea derrigorrezkoa izango da.

Bereziartua eta Nakaik azaldu dutenez, bideoak aurkezteko epea azaroaren 5ean amaituko da eta hiru kategoria izango dira: lehen kategorian 12 eta 13 urte bitarteko parte-hartzaileak izango dira, bigarrenen 14-18 urte bitartekoak, eta hirugarrenean 19-26 urte bitartekoak. Urtero bezala, lehiaketan bakarka edo taldeka parte hartu daiteke.

Guztira zortzi sari banatuko dira. Kategoria bakoitzeko 400 euroko saria eta 200 euroko aipamen berezi bana banatuko dira. Horrez gain, herri bozketaren bitartez, 300 euroko parte hartze saria emango da, eta ikus-entzunezko ekoizpen onenari ere 300 euroko saria emango zaio.

Kalitate artistikoari lan onenaren saria eta herri bozketan boto gehien lortu duen lanari ere saria emango zaio. Herri bozketa azaroaren 11tik 12ra bitartean gauzatuko da, beldurbarik.eus webgunearen bidez. Eta lan sarituak azaroaren 26an jakinaraziko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Beldur Barik lehiaketaren 12. edizioa martxan

Beldur Barik lehiaketaren 12. edizioa martxan