Borrar

Bakaikuko Udalak UEMAko kide izatea erabakiko du gaur

EH Bilduren esku daude Bakaikuko Udaleko zazpi zinegotziak eta euskaldunen indizea %71,25 da

DV

Asteartea, 30 apirila 2024, 17:15

Comenta

Bakaikuko Udalak (Nafarroa) UEMAko kide izatea erabakiko du astearte honetan, apirileko udal osoko bilkuran, Lakuntza eta Zegamakoek martxoko udal osoko bilkuretan egin bezala. Horrela, UEMAk maiatzaren 18an Lesakan egingo duen batzar nagusian onartuko ditu hiru herrien eskaerak, eta 110 udal izatera iritsiko da.

UEMAtik jakinarazi dutenez, Bakaiku Nafarroa Garaiko udalerria da, Sakana eskualdean dago eta 343 biztanle ditu. EH Bilduren esku daude Bakaikuko Udaleko zazpi zinegotziak. Bakaiku eta Lakuntza gehituta, Nafarroako 18 herri izanen dira UEMAko kide, eta horietarik bost Sakanakoak (Etxarri-Aranatz, Arbizu, Arruazu, Lakuntza eta Bakaiku).

Euskaldunen indizea %71,25 da Bakaikun. Nafarroako udalerri euskaldunenetakoa da, baina, besteak beste, euskararen kaleko erabileran eragin nahi du udalak, horretarako herritarren kontzientziazioan eta ahalduntzean urratsak eginez, UEMArekin batera.

Maiatzaren 18an Udalerri Euskaldunen Eguna izango da Lesakan, egun osoko egitarau oparoarekin. Tartean, goizean, UEMAren batzar nagusia ere izango da, eta mankomunitateak orduan onartuko ditu Bakaiku, Lakuntza eta Zegamako udalen eskaerak. Ofizialki, beraz, egun horretatik aurrera izango dira UEMAko kide.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bakaikuko Udalak UEMAko kide izatea erabakiko du gaur

Bakaikuko Udalak UEMAko kide izatea erabakiko du gaur