Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Gasteizen egin dute aurkezpena antolatzatzaileek ordezkariek. euskaraldia

Ariguneak izango dira protagonista hirugarren Euskaraldian

Ekimenaren antolatzaileek era guztietako entitateei eskatu diete prestatu ditzateka euskaraz lasai aritzeko gunean

Asteazkena, 18 maiatza 2022, 11:50

Comenta

Euskaraz lasai aritzeko guneak sortzeko deia egin diete era guztietako entitateei Euskaraldiaren antolatzaileek. Aurtengo udazkenean egingo den ekimenaren hirugarren edizioak, berriro ere, ariguneak izango ditu protagonista, belarriprest eta ahobiziekin batera. 2020an egindako bigarren edizioan bezala, entitateek parte hartzeko aukera izango dute eta berauen funtzio nagusia euskaraz lasai aritzeko guneak sortzea izango da. Pandemia betean milaka entitatek ariguneak sortu ondoren, euskararentzako espazio berriak sortu eta ariguneak areagotzeko helburua dute, aurten, Euskaraldiaren sustatzaileek. Proposamena enpresa, erakunde, elkarte, fundazio, klub, talde eta era guztietako entitate antolatuei luzatu zaie, beste behin ere.

Gasteizen egin den prentsaurrekoan parte hartu dute Goiatz Urkijo Euskaraldiaren koordinatzaileak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak eta Osatek, Gaztedi Errugbi Taldea, Oreka IT, Albaitaritza S.A., Medicus Mundi Bizkaia eta Mondragon Eskola Politeknikoa entitateetako ordezkariek. Agerraldian egon dira, era berean, Gasteizko alkateorde eta euskara zinegotzi Iñaki Gurtubai, Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiaren zuzendari Lexuri Ugarte eta GEU euskara elkartea zein Gasteizko Euskaraldia batzordeko ordezkariak.

Izena emateko epea, zabalik

Gaurtik aurrera zabalik dago entitateek Euskaraldian parte hartzeko aukera. Euskaraldiko antolatzaileek eta aurreko edizioan ariguneak sortu zituzten zenbait eragilek, gaur goizean, Gasteizen egindako agerraldian aurkeztu dute entitateen izen-ematearen irekiera. Euskaraldiaren bigarren edizioan ariguneak sortu eta izena eman zuten entitateek beraien parte hartzea berretsi beharko dute ariguneak.euskaraldia.eus/izen-ematea webgunean; lehenengoz izena emango dutenek ere helbide bera erabili ahal izango dute izena eman eta arigune kopurua zehazteko. Aurten izen-emate prozesua erraztu dutela azpimarratu dute antolatzaileek eta aurretik prozesua egin dutenek ere erraz berretsi ahal izango dutela parte hartzea.

Ariguneek hizkuntza ohituren aldaketan eta euskarazko praktika linguistikoen areagotzean duten garrantzia azpimarratu dute Euskaraldiaren antolaketan parte hartzen duten erakundeetako ordezkariek. Euskara erabiltzeko gune babestuak izateak erabilera errazten duela nabarmendu da aurreko edizioetako balorazio eta ikerketetan. Horregatik, ariguneak sortu, hedatu eta identifikatzen jarraitzea lehentasuna izango da Euskaraldian.

Eskaraldia sei hilabete barru egingo dela gogoratu du ekimenaren koordinatzaileak: 2022ko azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2an amaituko da hirugarren edizioa. Era berean, herritar norbanakoek irailaren 28tik aurrera ahobizi edo belarriprest roletan izena emateko edo parte hartzea berresteko aukera izango dutela azaldu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ariguneak izango dira protagonista hirugarren Euskaraldian

Ariguneak izango dira protagonista hirugarren Euskaraldian