Zer da abangoardia sukaldaritzan?
Galdera horri erantzun nahi zaio Basque Culinary Center-en martxoaren 9 eta 10ean egingo diren 'Diálogos de cocina-Sukaldeko elkarrizketak' jardunalian
Joseba Zubialde
Lunes, 16 de febrero 2015, 16:46
Azkeneko urteetan soilik eboluzionatzen ari gara sukaldaritzan, ea noiz egiten dugun iraultza berri bat. Hitz horiekin, Juan Mari Arzak sukaldaria hurrengo urteetan sukaldaritzak dituen erronken inguruan aritu da 'Diálogos de cocina' jardunaldiaren aurkezpenean. Aurtengoa bostgarren edizioa izango da, eta abangoardia izango du ardatz.
Publicidad
Donostiako Basque Culinary Center-en izango dira jardunaldia osatzen duten saioak, eta bertan teknologo, artista, ikertzaile eta hainbat gaietan maisu diren pertsonak izango dira, beraien jakintza esparrua interes handikoa baita sukaldaritzarentzat. Zer da abangoardia? Nola diseinatu daiteke etorkizuneko sukaldaritzako esperientzia? Egungo zein teknologiak apur ditzake sukaldaritzaren limiteak? Era horretako galderak egingo diete euren buruei hizlari eta sukaldariek.
Gastronomia ez da sukaldarion ondarea, gizarte osoarena da eta horregatik Diálogos-en beste diziplinekin topaguneak aurkitzen saiatzen gara, azaldu du Andoni Luis Aduriz sukaldariak. Berarekin eta Juan Mari Arzakekin batera, José Mari Aizeaga, BCCko zuzendaria, eta Iñaki Martínez de Albéniz, jardunaldiko edukien zuendaria, izan dira aurkezpenean. Azkeneko urteetan iraultza bat eman da sukaldaritzan eta garrantzitsua da argudio sendoak izatea hurrengo urteetan aurrerapausoak eman ahal izateko, azpimarratu du Aizeagak.
Martxoaren 9 eta 10an jardunaldian parte hartuko dutenen artean, besteak beste, Carlos Granés antropologoa, Fran Aleu bideo-artista, Juan Manuel Barrionuevo (Bartzelonako Mobile World Capital), Adrian Cheok eta Mikel López Iturriaga (El comidista) izango dira. Informazio gehiago www.dialogosdecocina.com webgunean eskuratu daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión