Harribeltzak bere 20.urteurrena ospatuko du bihar
GIB-hiesaren aurkako elkarteak Donostiako udaletxeko batzar aretoan omenaldia jasoko du 1994. urteza geroztik burutu duen lanagatik
Joseba Zubialde
Jueves, 27 de noviembre 2014, 15:29
Harribeltza GIB-hiesaren aurkako elkarteak bere 20. urteurrena ospatzen du aurten, eta hori dela eta bihar omenaldi ekitaldia egingo zaio Donostiako udaletxeko pleno aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Bertan, Gipuzkoako hainbat erakundetako ordezkariek elkarteak bi hamarkada hauetan egin duen lan garrantzitsua goraipatuko dute.
Publicidad
Joseba Errekalde Harribeltzako presidenteak, prentsa ohar baten bidez, eskerrak luzatu dizkie elkartera inguratu diren guztiei, gure laguntza jaso eta laguntza eskaini diguzuen guztiei, Isasti Etxadiako gure auzokideei eta, era berean, oiartzuar guztioi. Era berean, azpimarratu du erakunde publikoen aldetik jasotako laguntza eta babesa" ezinbestekoa izan direla "aurrera egin eta gure proiektua gauzatzeko.
Elkartea 1994. urtean hasi zen lanean GIB-hiesari erantzun bat emateko helburuarekin, Oiartzungo lagun talde baten eskutik eta bertako Udalaren laguntzarekin batera. Lehenengo urteak Don Julio zenaren etxean eman zituzten, sufrimendu handia sortzen zuen gaitz horren aurka borrokatuz, garai hartan GIB-hiesak heriotza ekartzen baitzuen kasu guztietan.
1997. urteaz geroztik gauzak aldatuz joan dira sendagai berrien agerpenarekin. Ordutik hona bide handi bat egin dela azpimarratzen du elkarteak, eta GIB-hiesa esan dezakegu gaixotasun kroniko bat izatera iritsi direla".
Harribeltza elkarteak sentsibilizazio lanak hobeto gauzatzeko asmoz webgune berri bat plazaratu du, Facebook orrialde berri batekin batera. Urteurrenaren ekitaldiari amaiera emateko, Osakidetzako langilez osatutako abesbatzak, Kantakidetzak, emanaldia eskainiko du eta lunch bat eskainiko zaie bertaratutako guztiei.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión