Zorraren zergatiari eta zenbatekoari buruzko «informazio zehatza» eskatu du Lanbide 2014 kaltetuen plataformak
Errenteriako Euskal Enplegu Zerbitzuko bulegoaren aurrean kasu bakoitzaren “ebazpen pertsonalizatua eta arrazoitua, ez automatizatua” egitea eskatu du
Joseba Zubialde
Jueves, 13 de noviembre 2014, 15:46
84 miloi euro. Hori da, oraingoz, Lanbideren kalkuluen arabera, Euskal Enplegu Zerbitzuak hartzaileei zegokiena baino gehiago ordaindutako diru-kopurua. Hortik gehiena Diru-sarrerak Bermatzeko Errentako (DBE-RGIko) hartzaileek jaso omen zuten. Azaroan Lanbide pertsona hauei gutunak bidaltzen hasi zen, zegokiena baino diru gehiago jaso zutela-eta diru-kopuru hori bolondreski bueltatu zezaten. Asko, ordea egoera larrian daude eta ezin dute eskatutakoa ordaindu. Horri aurre egiteko sortu zen Lanbide 2014 kaltetuen plataforma.
Publicidad
Zorraren zergatiari eta zenbatekoari buruzko informazio zehatza eskatzen dugu, hots, kopuruak eta kontzeptuak argitzea. Hori izan da gaur Errenteriako Lanbideko bulegoaren aurrean Lanbide 2014 kaltetuen plataformak exijitu duen puntuetako bat. Era berean, ordainketa ordena duten jakinarazpen gutunik ez bidaltzea eskatu dute eta prozedura administratiboa errespetatzea.
Horrela, Euskal Enplegu Zerbitzuak espediente guztiak banan-bana berrikusi ditzala, eta ez daitezela lehendabizi alegazioak erantzun pendiente daudenen aurretik eskatu dute, Lanbiden bi abiadura desberdin onartzen ez ditugula adieraziz.
Honetaz gain, beren kabuz euren bizi-baldintzak aldatzeko gai izan diren pertsonei atzeraeragin irizpiderik ez aplikatzea beharrezkoa dela azpimarratu du plataformak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión