Las diez noticias clave de la jornada
Alkoholismoa eta menpekotasunari buruzko III. jardunaldien aurkezpena Donostian

«Ez dugu alkoholismoa gaixotasun kroniko bat bezala ikusten, baina horixe da»

Alkoholismoa eta menpekotasunari buruzko III. jardunaldiak antolatu ditu Aergik

Joseba Zubialde

Miércoles, 12 de noviembre 2014, 15:56

Alkoholaren eraginez urtero 20.000 lagun hiltzen dira Espainian, eta heriotzen bigarren eragile nagusia da jada Estatuan. Hala ere, tabakoarekin gertatzen ez den bezala, alkoholismoa pairatzen duten pertsonak ez dira gaixo bezala ikusten, bizioso gisa baizik, azpimarratu du asteazken honetan Josean Fernandez Aergiko presidenteak, Donostian egindako agerraldian. Droga ilegalekiko menpekotasuna garaitzen duena txapelduna den bitartean, ez omen da gauza berbera gertatzen alkoholarekin, bi kasuetan gaixotasun bat gainditu bada ere.

Publicidad

Gure gizartean dena alkoholarekin ospatzen da eta gizartearen oniritzia dauka", azpimarratu du Fernandezek. Ildo horretatik jarraituz, Alkoholiko eta Menpekoak Birgaitzen Gipuzkoa elkarteak (Aergi) alkoholismoa gaixotasun pribatua ala gizartearena den eztabaidagai jarriko du ostiral honetan, azaroaren 14ean, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi aretoan gauzatuko diren alkoholismoa eta menpekotasunari buruzko III. jardunaldietan.

Bestalde, emakume alkoholikoen estigma handiagoa" dela azaldu du Aergiko idazkari Yolanda Anguerak jardunaldien aurkezpenean eta alkoholak beraien artean dituen eraginak latzagoak direla azpimarratu du. Era berean, alkohola legala den arren, pertsona bat erotzera bultzatu eta eta psikiatrikora edo hilerrira eraman dezakeela plazaratu du.

Gai honen inguruan medikuntzako profesionalen jarrera ulertezina dela salatu du Fernandezek, alkoholiko bati gutxiago edatea edo kopatxo bat edo bi bakarrik edatea gomendatzen diotelako. Horrek edateko baimena ematen digu, eta behin hasita ezin gara gelditu.

Izaskun Ezeizaren, Donostia Ospitaleko Digestio Zerbitzuko ordezkariaren, iritziz, ez dugu alkoholismoa gaixotasun kroniko bat bezala ikusten, baina horixe da. Horregatik, Ospitalearen eta Aergiren arteko elkarlanaren aldekoa agertu da, pertsona hauei ahalik eta arreta onena eskaini ahal izateko.

Publicidad

Jardunaldi horietan, besteak beste, Francisco Pascual eta José Antonio Gracia mediku espezialistak parte hartuko dute, alkoholismoaren inguruan urte askotako ikerketak burutu dituztenak hain zuzen ere. Menpekotasunaz bere osotasunean hitz egingo dugu gaixotasunari 'normaltasun' kutsua emateko, adierazi du Fernandezek. Mahaingurua goizeko 11.00etan hasiko da ospitaleko areto nagusian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad