Las diez noticias clave de la jornada

Euskaltegietako matrikulazioak %1,2 igo dira 2014-2015 ikasturtean

Guztira 25.351 pertsona apuntatu dira euskara ikastera, eta kurtsoa amaitzerakoan 32.000 heldutik gora izatea aurreikusten du HABEk

Joseba Zubialde

Viernes, 7 de noviembre 2014, 13:55

25.351 lagun matrikulatu dira aurten euskaltegi publikoetan, iaz baino %1,2 gehiago, hots, 300 pertsona gehiago, gaur Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak eta Joseba Erkizia Habeko zuzendariak emandako datuen arabera. Lurraldeka, 8.285 matrikulazio egin dira Gipuzkoan, 12.991 Bizkaian eta 4.092 Araban. Ikasturte honetan gauzatutako izen-emateak oso positibotzat jo ditu Joseba Erkiziak, 2010 eta 2013 bitartean matrikulazioak %19ko beherakada pairatu zuela kontuan hartuta bereziki.

Publicidad

Aurtengo datuak berresten du joera aldaketa eman dela eta inflexio puntua gainditu dugula, adierazi du Erkiziak gaur Donostian, matrikulazio kopuruen aurkezpenean. Bere ustez #Poziktibity kanpainak bere helburua bete du, mezua gizarteari heltzea lortu baitu.

Aurkeztutako datuak urriaren 31ra artekoak dira. Hala ere, ikasturtea aurrera doan heinean kopuru horrek gora egitea espero dute, euskaltegietan eskaintzen diren kurtso desberdinei esker. Horrela, Habek zenbaki hori 32.243 ikasleetara iritsi daitekeela aurreiskusten du.

Aurtengo matrikulazioen %45,6 Habeko lehengo mailan eman dira (A1, A2 eta B1 mailak). Bigarren mailan (B2) izena eman dutenak %24,05 izan dira, hirugarren mailan (C1) %26,63, laugarren mailan (C2) %2,56 eta bestelako kurtsoetan %1,16 (Euskaltzaindiako arauen berritzea, adibidez).

Euskaltegietan matrikulatu direnen %67,31 emakumezkoak izan dira eta %32,69 gizonezkoak, eta bi kasuetan batez besteko adina 37 urtekoa izan da. Aurtengo kurtsoan izena eman dutenen %5,26 etorkinak dira, 1.333 pertsona hain zuzen ere.

Publicidad

«Euskarari bizia ematen diona, erabiltzen den euskara da»

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak datuak bikainak direla adierazi du, aurreko hiru kurtsoean matrikulazioak %19 gutxitu baitziren. Horregatik eskertu eta zoriondu nahi izan du matrikulatu diren 25.351 herritar horiei, urte gutxi batzuk barru euskaldun berri bihurtuko direnak. Ildo horretatik, heldutan euskara ikasteak dakarren esfortzua azpimarratu du, txapeldunak dira, eta euskarak hiztunak behar dituela plazaratu du. Hortaz, euskara maila guztiak behar beharrezkoak direla defendatu du: Euskarari bizia ematen dion euskara erabiltzen dena da; eta txarrena, antzuena, erabiltzen ez dena nahiz eta maila jasokoa izan.

Sailburuordeak aurten euskararen inguruan aurrera eraman nahi diren bi ekimen aipatu ditu, bestealde. Batetik, Haberen kurrikulum berriaren onarpena, hurrengo ikasturtean aplikatzen hasiko dena. Lehenengo aldiz sei mailako euskara jasoko du, eta A1 eta A2 maiak definitu, finkatu eta aitortuko ditu, azaldu du Baztarrikak, orain arte horrelakorik ez baitzegoen.

Publicidad

Bestetik, Habeko mailaren bat gainditzen duten ikasleei bideratutako bakarkako laguntzetarako diru-kopurua 2015eko aurrekontuetan 800.000 eurotik miloi eurora igotzeko asmoa iragarri du. Baliabideak ez dira ugari adierazi du, baina Eusko Jaurlaritzak euskararekiko eta gizarte elebiduna lortzearekiko duen konpromisoaren adibidea dela defendatu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad