

Secciones
Servicios
Destacamos
Datorren urtarrilaren 14an 10 urte beteko dira Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' idazle, hizkuntzalari eta politikaria hil zela eta «aitortza publikoa» lortzeko asmoz mahai inguruz, liburu aurkezpenez eta omenaldiz osatutako egitaraua antolatu du Txillardegi Udal Liburutegia herri plataformak.
Iaz egin bezala, Covid-19aren pandemiaren ondoriozko osasun egoera dela-eta «ekimen xumeak» izango dira urtarrilaren 11n, 13an, 15ean eta 18an. Ekimen hauen bitartez Donostiako Udal Liburutegiari haren izena jartzeko eskaera indartzeko asmoa du herri plataformak.
Urtarrilak 11, asteartea, 19.00etan: San Telmo Museoan, 'Txillardegiren hizkuntza politikaren oinarriak eta gaurkotasuna', Araitz Aizpuru eta Iñigo Urrutiaren eskutik.
Urtarrilak 13, osteguna, 19.00etan: San Telmo Museoan, 'Kronika' liburuaren aurkezpena, Koldo Izagirre, Garbiñe Ubeda, Juan Luis Zabala eta Gorka Bereziartuaren eskutik.
Urtarrilak 15, larunbata, 12.00etan: Antiguako Txillardegi Plazan (Donostia) omenaldia bere horma irudiaren aurrean. Euskal idazle baten esku hartzeaz gain, txilar landareak landatuko dira eta bertan izango dira txalapartariak, Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariak, Janitz Enparantza txistularia eta Sua Enparantza eta Natale Bueno dantzariak.
Urtarrilak 18, asteartea, 19.00etan: San Telmo Museoan, Jakin fundazioak prestaturiko Txillardegiri buruzko bi liburu berriren aurkezpena: 'Txillardegi: Euskalgintza' eta 'Txillardegi: intelektuala eta gizartea', Alaitz Aizpuru, Lorea Agirre eta Igone Lamarainen eskutik.
Azken urteetan egindako lanean herri plataformak 2019an Korrikak eginiko aitormena, EHUko Donostia Campuseko Carlos Santamaria Zentroan zabaldutako Txillardegi Erakusketa Aretoa, Klusterraren eskutik sorturiko 'Txillardegi Hausnarketa Saria' eta Euskaltzaindiak Mauleko udaletxean antolatutako erakusketa, besteak beste nabarmendu ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.