«Euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontrako enegarren erabakia da»
Donostiako udaltzaingo lanpostuetan euskara eskatzearen aurkako sententzia salatu dute Alderdi Ederren
DV
Viernes, 12 de enero 2024, 19:47
Donostiako Udaleko udaltzaingoaren lanpostuetan euskararen ezagutza eskatzearen aurkako azken sententzia salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral honetan Donostian Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bagera Elkarteak deituta. Protestarekin bat egin zuen, gainera, Udaleko gehiengo politikoak (EAJk eta EH Bilduk) eta gehiengo sindikalak (ELA, LAB eta STEILAS).
Publicidad
«Etenik ez duen oldarraldi judizialen» aurrean «kezka» adierazi dute eragileek, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko epaitegiak ebatzitako epaia «euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontrako» enegarrena dela iritzita. «Epaitik epaira kezka hori larritzen ari zaigu, gero eta argiago geratzen ari baita kasuan kasuko ebazpenetik haragoko joera bat dela», adierazi dute.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bagera Elkarteak auzitegietatik heldutako epaien premisa «faltsua» dela defendatu dute, hau da, «lan eskubideak eta hizkuntza-eskubideak elkarren kontrakoak direla, kontrajarrita daudela». Hala, epai berria «justifikatzeko» epaileek Irungo sententzia erabiltzea «euskararen normalizazio prozesuaren joko-arau juridikoak aldatzea» dela nabarmendu dute. Bi eragileen aburuz auzia oso bestelakoa da eta biak ala biak «elkar osatzen eta indartzen duten eskubideak» dira, izan ere «hizkuntz eskubideak bizimoduko alor guztietan gauza daitezkeenean soilik bihurtzen baitira egiazko eskubide, lanean barne».
Ildo horretan, sententziak «euskararen normalizazio prozesua trabatu eta egindako bidean atzerapausoak eragiteko olatu erreakzionario, atzerakoi eta euskarafobo» bezala kalifikatu dituzte. Are gehiago «herritarren hizkuntza eskubideak, oinarrizko eskubide zibilak, bermatzeko modu bakarra administrazioa bere osotasunean elebiduna izatea» denean.
Mobilizaioaren beharra
Elkarretaratzean irakurritako testuan «etengabe» euskara eta gaztelania EAEko eremuan ofizialak izatea egiatik urrun dela salatu dute, epaileek hartutako erabakiekin hori gezurtatzen dela. «Gaztelania da hizkuntza ofiziala, herritar guztiek ezagutu behar dutena, eta euskara, berriz, koofiziala. Bigarren mailako ofizialtasuna da euskararena eta, ondorioz, bigarren mailako herritar izatera kondenatzen gaituzte».
Publicidad
Larritasun honen aurrean mobilizazio soziala aldarrikatu dute. «Bada garaia urrats bat aurrera egin, euskararen gaia erdigunean jarri eta elkarrekin eragiteko», dei egin dute. Adibide modura jarri dute, azkenik, pasa den azaroaren 4an Bilboko kaleen utzitako irudia, «hamarnaka mila euskaltzalek aldarri berarekin atera» zirenekoak.
Ez da epaitegiaren erabakiaren aurka egindako agerraldi bakarra izan, asteazken goizean Udaleko langileek ere elkarretaratzea egin baitzuten «euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidea» aldarrikatzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión