Seigarrenean ere ez
-
1
Azarotik ezin garaipena ospatu Reale Arenan
Etxetik kanpo lortutako puntu eta sailkapenek meritua dute, bai, baina etxekoarekin osatzen ez bada... Sei partida jada irabazi gabe.
-
2
Hogeita bat jaurtiketa gol bakarra egiteko
Villarrealek, berriz, sei aldiz jaurtitzearekin nahikoa izan zuen hiru gol eta hiru puntu erdiesteko. Buru-argitasunik ez aurrean, akatsak atzean.
-
3
Eta Sorloth horiz jantzita
Norvegiarrak udan hartutako erabakiarekin bi aldeak galtzaile suertatu direla dirudi: Reala eta bera.
-
4
Frantziar doinuarekin hitz egiten duen kapitaina
Egoerak bultzatuta jantzi zuen besokoa Le Normandek, baina galoiak badituela erakutsi izan du askotan. Merezitakoa.
-
5
Apirila, Sevilla, zaleak harmailetan...
Hortxe jarri behar du fokua orain Realak. Astearteko aukera ezin da galdu horrelakoak gutxitan gertatzen baitira. Taldearen bertsio onena behar dugu.