1
Atezaina onena denean...
-
1
Kubo izendatu zuten MVP eta zelaian sartu zenean nabaritu zela onartu behar da. Hiru puntuak salbatu zituena nafarra izan zen, ordea. Eta behingoz alde izan genuen zortea.
2
Zubietakoen gehiengoa hamaikakoan.
-
1
Aldaketa ugari egin zituen Imanolek eta, besteak beste, harrobiko sei jokalarirekin atera zen. Ezin esan, ordea, onerako izan zenik.
3
Merezitako puntuak vs lortutakoak.
-
1
Egindako jokoan oinarrituta, taldeak dituen puntuak baino gehiago merezi dituela esan zuen prentsaurrekoan Imanolek. Orekatu ote da orain balantza?
4
Jokorik ezean, harmailetan albistea.
-
1
Espero zen moduan, bai, Palestinako banderak ikusi ziren atzo Aitor Zabaleta harmailan bereziki. Txaloekin hartu zituzten.
5
Baloi, kamiseta eta txip aldaketa berriro.
-
1
Denboraldi honetako partidarik garrantzitsuenetako izan daiteke Lisboakoa. Salzburgeko Reala itzul dadila.