1
Hasieran ez bada, bukaeran.
-
1
Gutxitan joan da golik egin gabe Reala atsedenaldira. Kolpea lehenbailehen eman ohi du. Atzo, aldiz, hainbeste madarikatu izan ditugun azken minutuetan etorri zen saria.
2
Gola gero eta hurbilago Sadiqek.
-
1
Aspaldiko minutu onenak eskaini zizkigun nigeriarrak eta merezi zuen zutoinera joan zitzaion baloi hori behintzat barrura sartzea.
3
Turrientesen aldarrikapena.
-
1
Aurten Realak bi talde oso ezberdin dituela diote askok: A eta B. Lehenengoan egoteko arazorik ez duela agerian utzi zuen berriro beasaindarrak.
4
Kapitainak ez du hutsik egiten.
-
1
Oraindik egongo da gehiegi baloratuta dagoela esaten jarraituko duenik... Realeko goleatzaile historikoen zerrendan gorantz doa.
5
Etenaldiak ez dezala bolada ona moztu.
-
1
Ez da erraza jakitea hain 'entxufatuta' dauden jokalariei geldialdia ondo datorkien ala ez. Onerako izan dadila.