-
1
Asteburuetako bazkalosteko filma
Hauetan bezalaxe, Real Madriden aurkako norgehiagoketan ere istorio bera errepikatzen da behin eta berriro. Ondo hasi, aukerak ez aprobetxatu eta konturatzerako atzetik markagailuan. Gehiegitan ikusi ... dugu.
-
2
Liderrari ezin zaiola zentimetro bakar bat ere utzi
Imanolek esan zuen: Real Madridek era guztietara sortzen ditu gol aukerak. Eta horiek deuseztatzeko defentsa sendoa behar da. Güller-en golan ez zen halakorik ikusi, ordea. Zubeldia ez da ez denboraldi hasierakoa.
-
3
Estrategia jokaldiak errepasatzeko garaia
Faltak eta kornerrak ateratzerakoan keinu asko bai, jokaldia adierazteko antza, baina eraginkortasun gutxi. Txuri-urdinak ikasgaia berriro errepasatu beharrean dabiltza, ez baitzuten elkar ulertu askotan.
-
4
Merezitako omenaldia hainbestetan aho zabalik utzi gintuenari
Silvak klubaren urrezko intsignia jasotzeko merituak egin ote dituen eztabaida daiteke, baina dudarik gabe merezi zuen Donostiatik joan aurretik zaleen esker ona eta txaloak jasotzea.
-
5
Hilabetea geratzen da ikasturteko notak jasotzeko
Oro har denboraldia aparta izan dela ezin ukatu, baina azken 5 azterketak geratzen zaizkio Realari amaierako nota zein izango den jakiteko. Europarako txartelak ekarriko du bikaina eta ez da erraza izango.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión