-
1
Carlos Fernández eta aurkarien laguntza
Berak ez ditu sartu baina bere azken bi agerraldietan aurkariak bere atean gola sartzea eragin du. Gol garrantzitsuak gainera.
-
2
Zubeldiak kontratua luzatu nahi du.
Imanolek defentsaren erdian jarri zionetik gutxitan ... egin du huts. Atzo serio ibili zen eta gol aukera argia ere zapuztu zuen.
-
3
Merinok mira doitu behar du.
Jaurtitzera ausartzen ari da azkenaldian (zergatik ez da Silva ere saiatzen?) eta hori eskertzekoa da, baina ez dabil batere fin nafarra.
-
4
Gozatzen hasteko garaia?
58 puntu eta beste 18 jokoan. Lau puntu batere samurrak izaten ez diren bi irteeratan. Agian arrazoi du Imanolek eta ez genuke hainbeste sufritu behar.
-
5
Etor dadila Kopako beste finalista.
Egutegian ongi egokitu zaizkio Realari Osasunaren eta Real Madriden aurkako partidak, Kopako finalaren atarian. Asteartean ere probestu behar dugu hori.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión