Borrar
Aurredenboraldia

Asier Illarramendi: «Lehenengo sentsazioak onak dira»

Mutrikuarrak atzean utzi nahi du bi urte eta erdiko tunel iluna eta «gogotsu» azaltzen da taldeak aurreko denboraldia hobetzea helburu duela onartuz

Gaizka Lasa

Donostia

Ostirala, 9 uztaila 2021, 14:51

Comenta

Asier Illarramendik «gogotsu» ekin dio aurredenboraldiari. «Azkeneko bi urte eta erdi hauek ez dira errazak izan niretzat, nahiko denbora igaro baitut taldetik kanpo eta ez gaude horretara ohituta. Espero dut aurten lesioak errespetatzea. Oraingoz gustura sentitzen naiz. Oraindik entrenamendu asko falta dira baina lehenengo sentsazioak onak dira eta gogotsu nago».

Halaxe adierazi du Realeko kapitainak denboraldi berriko lehenengo prentsaurrekoan. Fisikoki ondo iritsi nahi izan du taldekideekin batera egin beharreko saioetara eta «udan deskonektatzen ere saiatu banaiz, lana ere egin dut gorputza ondo izateko eta uste dut ondo iristen naizela«. Honakoan espero du tunel ilun eta luze baten ondoren, behingoz argia ikustea. »Orain arte ere argi batzuk ikusi ditut baina iluntasunera bueltatzen nintzen. Espero dut oraingoan argiak asko irautea«.

Taldeari dagokionez, anbizioarekin itzuli dela dio Illarramendik. «Aurtengo helburua ere aurrekoa hobetzea da eta hortara goaz. Badakigu aurrekoa oso ona izan zela, ez da erraza beti hobetzea, baina taldea gogotsu dago eta oso profesionala da. Badakigu zein potentzial daukagun, eta demostratu nahi dugu. Hiru lehiaketa izanda ez da erraza baina demostratu nahi dugu plantilla lehiakorra dugula. Imanol ezagutzen dugu eta exijentzia puntua markatzen hasi da lehenengo egunetik. Hala behar da. Hori da bidea eta badakigu nora eraman gaituen orain arte. Berriz ere gogotsu etorri da bera ere«.

Egutegiari dagokionez, Bartzelonaren aurka hastea eta beraien etxean ez dela erraza izango uste du, baina «azken urteetan nahiko gerra eman diegu. Egia da ez ditugula emaitza onak lortu baina bai gerra eman. Beraiek ere jokalari asko dituzte selekzioekin eta aurredenboraldia ez dute etxean behar bezala burutuko. Lehenago edo beranduago beraien kontra jokatu behar da. Ez da eurentzat ere erraza izango».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Asier Illarramendi: «Lehenengo sentsazioak onak dira»

Real Sociedad: Asier Illarramendi: «Lehenengo sentsazioak onak dira»