Gol andana, bi ateetan
-
1
Nahi gabe ere sartzen ditu Takek
Nola hasi duen denboraldia. Hiru gol lau partidatan. Atzo bi egin ostean, beste bat oparitu nahi izan zion Oyarzabali, baina nahi gabe Boschen zangoan jo eta barrura.
-
2
Hamari, bizi eta hiztun
Aurrean, atzean, erdian... kilometroak egin zituen maliarrak. Hatsik gabe ez zen geratu, ordea, une oro eman bai-tzituen aholkuak. Baita golak ospatzerakoan ere.
-
3
Hiru gol aurka
Azken biek ez zuten garaipena arriskuan jarri, baina nola da posible seigarrena sartzeko hainbeste aukera izan eta aurkariak bereak hain erraz egitea.
-
4
27.808 ausart
Goiz eta eguerdiko euri-jasa bortitzak etxean geratzeko gonbita baziren ere, milaka realzalek zira jantzi eta zelaira joatea hautatu zuten. Bejondeiela. 5
-
5
Atsedena eta bi harritzar
Indarrak hartzeko balia dezatela jokalariek selekzioek eragindako geldialdia. A zer bi erronka datozkien gero: Real Madrid eta Inter.