Adjetibo nahikorik ez
Bost penaltiak ·
-
1
Balentria
Denbora beharko dugu taldea lortzen ari denari merezi duen balioa emateko. Bere aurrekontua laukoizten, boskoizten duten Europako izarren artean egongo da berriro Reala. Ikusgarria.
-
2
Oztopo guztien gainetik
Goiz ... da balantzea egiteko, baina ezin ahaztu erizaindegia gainezka zuenean ere lehiatzen jarraitu zuela taldeak. Azken txanpa eder hau ere gutxik espero genuen.
-
3
Eszenatoki handi guztietan ez
Helburua lortuta, gutxi axola digu jada, baina pena da Old Trafforden, Camp Noun, Bernabeun puntuak lortu ostean atzo Metropolitanotik esku hutsik ateratzea.
-
4
Take, Barrene, Cho...
Denboraldi honek utzi dizkigun ezusteko ederretako batzuk. Etorkizuna itxaropenez begiratzeko moduan gaude.
-
4
Ospatzeko Eguna
Iaz bezalaxe, azkenaurreko jardunaldian amaitu ditu taldeak etxeko lanak. Eskaini diezaiegun igandean merezi duten omenaldia.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión