Borrar

Zorioneko festak

BAI HORIXE ·

Ze eskubide du pandemia batek enpresa afari zoriontsua galarazteko?

Astelehena, 13 abendua 2021, 07:00

Comenta

Bizitzak harritzen ez bazaitu, ez zaude bizirik, odola zure gorputzean batetik bestera badabil ere. Zentzu horretan desberdintasun txikia dakar adinak. Atzetik bide luzea duena gazte bat adina harritu daiteke, baldin eta bere buruari aukera hori ukatzen ez badio.

Iazko Eguberrietan pandemiak harritu gintuen, sekula horrelakorik bizi ez genuelako eta hartu behar genituen neurriak berriak zirelako. Zenbat lagun bildu, non, nola. Baina aurtengo Eguberriei ere ez zaie harridura falta. Inor gutxik pentsatuko zuen iaz aurten antzeko egoera biziko zuenik, tartean hamabi hilabete eta hiru txerto.

Harritzen nau, oraindik ere, ze pisua duten askoren bizitzan festa hauek eta ez gabon gauak bakarrik, festak abendua baino lehen hasi eta urtarrilaren erdian bukatzen baitira. Hor, abenduaren hasierako gauren batean, gehienetan Guztiz Garbiaren festa pasa ondoren, kokatzen dira enpresa afariak, batzuetan ofizialak, nagusiak antolatutakoak eta bestetan langileenak soilik, nagusirik gabekoak. Ospakizun horien garrantziak harritu nau aurten.

Ez dakit inork sinetsiko didan, baina nik ez dut sekula Eguberritako enpresa afaririk izan eta agian horrek itzala kentzen dio nire iritziari. Dirudienez, afari horiek nahitaezko bihurtu dira hainbat esparrutan eta esperientzia hori bizi izan dutenak ere ez datoz bat afari horiek balioztatzerakoan. Bati baino gehiagori entzun diot lasaitasunez blaitutako ahasperen bat aurtengoa bertan behera utzi dutela jakiterakoan.

Beste batzuentzat, berriz, urteko festa seinalatuenetakoen artean dago enpresa afaria. Ulertzen dut askorentzat desiragarriagoak izan daitezkeela enpresa afariak etxekoekin egindakoak baino, baina, dena den, harritzen nau lankideen arteko afariek lortu duten zabalkundea. Horretan bai garela trebeak, birritan errepikatutako zerbait ohitura bilakatzen eta ohitura, berehala, tradizio, betebeharreko zerbait. Zer da pandemia bat hain une zoriontsua galarazteko?

Esango nuke afari horien kontua azken urteetako gauza dela. Txikitan langile batzuk etxera txarteltxo bat ekartzen zuten, festa zoriontsuak opatuz eta diru eskean. 'Aguinaldo' esaten zitzaion eta postariaren, gauzainaren, kale-garbitzailearen eta beste hainbaten kontua zen. Horrek ez zekarren onurarik ostalaritzarentzat eta enpresa afariek, bai.

Iaz ikasi genuen tabernarik gabe hankamotz gaudela. Aurten, enpresa afariak ematen dizula benetako herritarraren titulua.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zorioneko festak