Borrar

Zeelanda Berrikoa

Bai horixe ·

Momentu honetan, munduku gazte askorentzat ingurumena da problema nagusia

Osteguna, 21 martxoa 2019, 11:58

Comenta

Inon herri lasairik baldin bada, Zeelanda Berri da bat. Orain arte, oso berri txar gutxi izan zaigu handik, baina akabo salbuespena! Niri beti zer pentsatua eman izan didaten bi gertakarirekin (besteak beste) sartu ginen aro modernoan: Nafarroaren konkista eta Amerikaren 'deskubrimendua?' (europarren aldetik). Gertatuak gertatu (gehienak penagarriak herri kolonizatuentzat), handik hiru mendera, Ilustrazioaren kulturan ipini genuen esperantza. Jakinduriaren urrezko koroa jantzi zion bere buruari, baina historiak besterik dio eremu askotan. XXI. mendean, oraindik ere, biolentziak errukirik gabe erasaten digu: atzo Estrasburgon, gaur Zeelanda Berrian, eta bihar? Zenbat aurreratu dugun! Fisika kuantikoaren lezioan goaz. Fisikari handiek beraiek esana da, ordea, horrek ongi esplikatzen dituela partikula elementalekin erlazionaturiko fenomenoak; baina, dirudienez, ezer gutxi esan dezake bizion arteko erlazioez.

Bizidun guztiak, diotenez, senideak gara, dinosauroetatik hasi eta gizakiarenganaino. Hogei aminoazido eta lau azido nukleikoz osatuak omen gaude. Beraz, ezbairik gabe, denok kasik berdinak gara eta, esan dugun era, senideak. Asisko 'Poverellok', intuizioz, bazekien hori duela 750 urte baino lehen, otsoari 'anaia otsoa' esaten ziolarik. Baina gerran jarraitzen dugu: badirudi, lehen eta orain, erlijioek ere gerrarako bidea errazago zabaltzen dutela, bakerako baino, Zeelanda Berrian ikusi den eran.

Jakina, bakeak ez du esan nahi biolentziaren absentzia hutsa. Bakeak neurria esan nahi du, neurri justua: baliabideen erabilpen inteligentea, jasangarria, etekin ekonomikoen banaketa justuagoa, guztientzat bizi duina, munduaren ehunekorik handiena onuren zirkuituk kanpora utzi gabe...

Dena ari da globalizatzen, baita terrorismoa ere. Globalizazio motarik txarrena, noski. Ez dago beste ezerekin konparatzerik. Baina kezkatzen gaitu ekonomiaren globalizazioak ere; adibidez, problema ekologiko eta sozialez arduratzeko inolako asmorik gabeko neoliberalismo globalizatuak.

Momentu honetan, munduko gazte askorentzat ingurumena da problema nagusia. Ez dakit hurrengo hauteskundeetako liderrak enteratu diren ala ez, baina ez diot inori entzun ingurumenari buruz proposamen bakar bat ere. Entzun izan diet kaleko jendearen problema errealez arduratzea dela euren egitekoa. Egia da kaleko problema errealez arduratu nahi dutela, hau da, lazo horiak desager daitezela espazio publikoetatik, eta kitto!

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zeelanda Berrikoa