Borrar

Ondartzako goardasola

Ostirala, 9 abuztua 2019, 10:40

Comenta

Ainbeste eguraldi eder aukeran, munduko ondartzarik ederrena errian -Zarautzen-, udara bete-betean, eta izan det, ba, nik ere ausardia ondartzara joateko, neure irurogeita emezortzi puxkarrirekin. Jende ezaguna, berriz, arrituta, ni an txiliki-txalaka ikusita.

Izan ere, uda bakoitzeko bi aldiz jeisten bait naiz uretara ankak garbitzera, prakak belauneraiño jasota. Eta ez pentsa ondartza jendez beteta dagoenean joango naizela. Ez, ez. Ori baiño lotsa geiago det, neure baldarrean. Baiña naizen bezelakoa azaldu bear, ba!

Bestalde, aspertuta nengoen etxean kontu bera entzuten. Amonak, seme-alabek eta billobek:

-Aitona, zu baiñujantzia ez erostearren al zaude ondartzara joan eta baiñurik artu gabe?

-Bai zera! Anka txuri auek jendeari erakustea lotsa ematen zidan.

Amonak ere albotik:

-Laga iozue, laga. Dabillela, dabillela bere gisan, zaar itxuran.

Zaar itxura bakarrik balitz, gaitz erdi.

Baiña begira. Buruari birak eman ondoren, «arrazoi ditek eta!». Ala ere, zer aldakuntza! Zera: berrogei urteko bizikleta Orbea urdin txikiarekin malekoian bueltaka ibili edo goardasol dotore batekin ondartzara jeitsi.

Suerte puxka bat izan det, ordea, orretarako, goardasolarekin. Ja, jai! Baiña ez diet ezer esan etxean eta billobei. Bestela, berriz ere asmatuko zidaten trapu zaarkeriaren bat. Eta bitartean, neronek aurkitu det trapu zaar altxorra.

Lau-bost urtetik bein igotzen naiz ni ganbarara edo trasterora. Zertarako igo? Zera, aurreraka sartu eta atzeraka irten egitezkeroz. Gaiñera, anka sartzeko modua izan ezkero, gaitz erdi. Askotan atetik begiratu eta bueltatu egin bear. Ura traste pilla!

Baiña burua berotu zidaten ezkero etxekoek dalako ondartza-kontu orrekin, «isil-isilik goiko trasterora igo bear diat».

«Bauen ba gure etxean, ondartzarako goardasol polita, Azpeitian ezkonberri giñala erosia. Eta Zarautza bizitzera etorri giñanean, aldi batzuetan erabilia... Trastero onetara jasoa ote zan, berriro etxez aldatu giñanean. Ederra izango uke nik aurkitzea! Orduantxe bai pipa joko niekeela danei. Sonbreroa ere erosiko diot».

An asi nintzan, oillagor-zakurra basoa arakatzen bezela. Neure baitan: «Ez nian uste onenbeste gauzaren jabe nintzanik». An ez zegoenik! Anaia baten ezkontzara joateko ekarri nituen zapata more baldar aiek ere antxe, autsaren brilloarekin. Oiñetako beatzak minberatu eta neure ustez arrika tirata nituenak. «Norbaitek jasoko zizkian, Jainko matea!».

Zenbat eta ezuste geiago neraman, orduan eta itxaropentsuago goardasol erlikia aurkitzeko. «Menga, motel, segi uxarrean».

Eta bereala: «Ara, ara! An atzean. Teillatu azpiko ormaren txokoan tente, goian burni kirtena agerian duela». Bere zaku-xorro gorrian bilduta, amar zentimetro koadro ez zituen beteko bere tokiak. «Ara trastero beteak zertarako balio izan duen».

Unkituta bezela, poliki-poliki tira nion goiko burnitik. «Zenbat urte dituzu, polita? Berrogeita amar? Berrogeita bederatzi? Azkena nork erabili ote zintuen?».

Eskailburura atera eta zabaldu nuen kontuz-kontuz. Bazirudien plantxatuta zegoela. Bere bilguneko juntak zein zuzen zeuzkan! Beno, beno, beno! Zarautzen ez zegok onelakorik. 'Fondoa' esaten dana, berde argia, lore moduko apaingarriekin eta jira guztian puntilla txuriekin, trapu-tela gogorrari ondo erantsita.

Koitadu ari ez zaio ageri plastikorik. «Berriro gorde dezadan bertan, gaiñerako gauzak osatu arte. Eta nagon isilik».

Eroskitik, kapela lastozko itxurakoa urrengo. Autoaren maletan nituen orain bost urte Benidormetik ekarritako praka motzak, erabiliaren erabiliz aja-aja egindakoak. Baiñujantzi aproposak, txankleta urdiñekin.

Au guztia estraperloko lana izan da. Oraindik geiago: auzokoengandik jakin dute etxekoek eta billobek zein xarmant nenbillen ondartzan. Errosarioren bat irabazia daukat, ziurrenik.

Gaiñera, argazkiak ateratzen lasai lagatzen diot jendeari. Jakiña, argazkiak goardasolari. Eta, bide batez, prosa au guztia moldatu Zarauzko ondartzan, berrogeita amar urteko goardasolaren itzalean. Ea zein aitonak lortzen duen au.

Ala ere, uretan enbarazu gutxi ematen det nik. Belaunetaraiño, eta ortik aurrera txantxa gutxi.

Gaiñera, ezusteko dexente ari naiz jasotzen ondartzan zear. Alegia, nere antzeko anka-baldatx asko dabillela, naiz eta kalean nere aldean dotore ikusten diran.

Ala ere, alderantzizkoa geiagotan gertatzen zait. Neuk lotsatu bear, zenbaiten ondoan pasatzerakoan. Zer egingo degu, ba! Danok ezberdinak gera.

Badakizue, noski, ondartzako idazkera naiko deserosoa dala. Orritxo bat idatzi aala, begiei bi eratako atsedena eman bear zaie: bat nekearena eta bestea lore politei begiratzea. Ori ez omen da pekatu.

Saiatzen naiz oso jende tartera ez sartzen. Eta bero aundiena pasatakoan joaten. Baiña neu oartzerako izaten da jendea goardasolari begiraka. Ez da arritzekoa. Neu ere ibilia naiz ondartzan zear ea antzekorik ikusten dedan. Baiña bai zera.

Leengokoan, or inguratu zaizkit atso-agure aundi batzuk argazki-kamera ederrarekin. Galantak biak ere.

-Mesie, mesie -argazkia atera naiaren keiñuak egiñaz.

-Ui, ui! -nik.

Onezkero Parisen da nere goardasolaren argazkia.

Orain, etxean komeriak billobekin. Sasoikoek:

-Aitona, utziko goardasola?

Bost urteko mutiko bixkiek ere:

-Aitona, zurekin joan nai degu ondartzara.

Urtea duten beste bixkiek ere goardasolari tiraka. Ala ere, amonaren errietarik ez danean, kontent.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ondartzako goardasola