Konszientzia

Bai horixe ·

Adituak hor sumatzen ditugu erantzun bila, zorioneko 'consciencia' batera eta bestera, non argi-izpiren bat aurkituko

Azkenaldi honetan, erdal hitz bat –'consciencia'– darabilt gainetik kendu ezinik, itzala bezala. Testu batean eta bestean azaltzen zait behin eta berriz, n eta c letren arteko s hori bereizgarri.

Publicidad

Halakoren batean konturatu naiz zer gertatzen ari den. 'Science' aldizkariak, 2005 urtean, 125. urteurrena betetzerakoan, ranking bat egin omen zuen, gizadiarentzat garrantzizkoenak diren 125 galderak sailkatuz. Zein izango bigarrena eta «zein da konszientziaren oinarri biologikoa?». Lehenengoa, «zer materiaz dago egina unibertsoa?». Hamasei urte geroago, oraindik ere galderak zintzilik, adituak hor sumatzen ditugu erantzun bila, zorioneko 'consciencia' batera eta bestera, non argi-izpiren bat aurkituko.

Real Academia Española –RAE– argi ibili da, eta txukun bereizten ditu bere hiztegian 'consciencia' eta ohiko 'conciencia'. Esaterako, lau adiera dakartza 'consciencia' sarreran; bi hauek lehenik: 1. Capacidad del ser humano de reconocer la realidad circundante y de relacionarse con ella. 'El coma consiste en la pérdida total de la consciencia'. 2. Conocimiento inmediato o espontáneo que el sujeto tiene de sí mismo, de sus actos y reflexiones. 'Perdió la consciencia de lo que le estaba pasando'.

RAEk berak, hiztegi berean, sei adiera jasotzen ditu 'conciencia' sarreran. Lehenik, ohikoena: Conocimiento del bien y del mal que permite a la persona enjuiciar moralmente la realidad y los actos, especialmente los propios.

Euskaltzaindiaren Hiztegia polikiago doa, baina ari da bidea urratzen. Esaterako, ez dakar 'konszientzia' sarrerarik; bai, ordea, hitz horren adiera, 'kontzientzia' sarreran bada ere: Giza gogoak bere buruaz eta kanpoko errealitateaz duen ezagutza edo hautematea. Ondoren dakar ohiko adiera: Norberaren egintzen zintzotasuna edo gaiztotasuna epaitzeko ahalmena.

Publicidad

Beraz, gaztelaniaz bereizi egiten dira 'consciencia' eta 'conciencia'; euskaraz, ordea, 'kontzientzia' hitzez izendatu ohi ditugu biak, orain arte. Ez dut uste jokabide egokia denik.

Oraindik urte batzuk beharko ditugu «zein da konszientziaren oinarri biologikoa?» galderari erantzuteko. Eta adi-adi egon beharko dugu besteren ekarpenaren zain. Baina zerbait egin dezakegu geure aldetik: 'konszientzia' erabiltzen hasi. Itxuraz, s letra tartekatzea besterik ez da. Uste baino urrats handiagoa izan daiteke, ordea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad