Borrar
Egin kontu

Loteria

Esango nuke tokatuko zaigun esperantzagatik baino, niri ez eta gertuko horri tokatuko zaion beldurragatik erosten dela loteria

Osteguna, 14 abendua 2023, 01:00

Comenta

Lankidea galdezka etorri zait, urduri, presaka, salto txikian, ea lan-taldeko loteria non erosi behar den eta zenbakia zein den. Patxada ederrean erantzun diot: «Ui, ezta arrastorik ere! Besteren batek jakingo du!». Eta bai, ondokoak jakingo du, datuek hala baitiote, nik ez badut gabonetako loteriarik hartu ondokoak hartu duela. Ez dut sekula loteriarik erosi; erosi behar hutsak sortzen duen estresa eta kezka ez ditut niretzat nahi. Erosten duenak loteria joko (eta badakizue, jokoa ez da errenta) bihurtzen duen neurrian bihurtzen dut nik jolas ez erostea.

Bitxia da gertatzen dena, oso bitxia. Esango nuke tokatuko zaigun esperantzagatik baino, niri ez eta gertuko (lagun, adiskide, senide) horri tokatuko zaion beldurragatik erosten dela loteria. Loteria potoloa. Gabonetakoa. Dena ona, dena besterena, dena hurkoa den garaikoa. Besteren pozak poztu behar omen gaitu. Ez dakit ba, ez dakit ba.

Behin gertatu zitzaigun. Institutuko lankide guztiek (ezkerrekoek eta eskuinekoek, monarkikoek eta errepublikazaleek, hemengo, hango eta erdiko nazionalistek, Espainia une oro hizpide dutenek eta Espainiaz gogoratu ere egiten ez direnek), denek, erosi zuten ditxosozko gabonetako loteria. Denek. Anaiak eta biok izan ezik. Anaiak, nik eta orduan pisukide genuen lankideak izan ezik. Konbentzitu egin genuen. Tira, asko hitz egin genuen. Beste gai askoren inguruan egiten genuen bezala. Eta nork bere erabakia hartu zuen. Ondorio guztiekin. Eta ondorioa izan zen tokatu egin zela, jarritako kopurua halako bost. Guri ezer ez. Anaiak barre egin zuen, nik algara. Loteria erosi ez zuen hirugarrenari hesteak bihurritu zizkion erosi ez izanaren damuak.

Gabonetako sari potoloa tokatzeko probabilitatea % 0,001ekoa da. Hutsaren hurrengoa. Eta, hala ere, bat familiakoekin, bat lankideekin, bat kuadrillakoekin eta bat oporretako txoko galdu hartatik. Badaezpada ere. To dirua hainbeste burukomin eragiten dizkigun Espainiari. Bilatuko ditugu gero egiten dugun hori zergatik egiten dugun justifikatzeko aitzakiak. Itxaropen zelebre horrek eragiten duen zoriontasuna esaterako. Ez du preziorik. Bai ba, 77 bat euro batez beste. Zoriontasuna ez omen da erosi behar. Ez dakit ba, ez dakit ba.

«Zer egingo zenuke loteria tokatuko balitzaizu?». Agian besteen intimitatea hazkatzeko erreparo handirik gabe, errazen eta naturalen egiten dugun galdera izango da. Ez dut hain mami gutxi duen beste galderarik ezagutzen. Dena azal. Eta, hala ere, lotsa handirik gabe jartzen gara erantzuten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Loteria