Borrar
Egin kontu

Genozidioa

Borroka zelai bat da bere aurpegia, bakea aldarrikatzen duena

Osteguna, 18 iraila 2025, 02:00

Comenta

Nadia Ghulam eta Zuhal Sharzed aitortu ditu Nafarroako Gobernuak 2025eko Bakearen Nazioarteko Egunaren testuinguruan. Afganistan eta Nafarroaren arteko zubiak harri bat gehiago du. Afganistangoak dira biak, urruti hartakoak. Oso tarteka oroitzen ditugun lurralde horietako batekoak. Katalunian bizi dira orain. Nadia 2006az geroztik, Zuhal duela sei hilabetetik. Zazpi urte zituela lehergailu batek larri zauritu zuen Nadia. Borroka zelai bat da bere aurpegia, bakea aldarrikatzen duena. Hamar urte zituela hil zioten anaiaren nortasuna bere egin eta egunero-egunero bere anaiaz mozorrotuta joaten zen lanera. Nadia gisa egin ezin zuena Zelmairen azalean egin zuen hamar urtez. Emakume bezala lortu ezingo zuen sostengua erdiesten zuen horrela. Bizitako min eta sufrikario guztiak, ordea, ez zituen etsipen edo mendeku-gose bihurtu, bizitza berriak aukeraz janzteko ahaleginean sortu zuen 'Pons per la pau' (Bakearen aldeko zubiak). Bakea ez da egiten, bakea bizi egiten da, eta Nadia da horren irudi. Zuhalek, bere aldetik, 700 neskatila baino gehiagori errazten die eskola zerbitzua. Klandestinitatean guztia. Ezkutuan. Pauso mozorrotuekin.

Igandean ospatuko da Bakearen Nazioarteko Eguna. Hogeita batean. Harrapa gaitzala gaur ere ideiak eta jarrerak argi. Genero apartheida pairatzen duten emakumeen ondoan ahotsa goratuta. Imajinatu emakumea zarela. Gaixorik zaudela eta arta zaitzakeen sendagile bakarrak emakumea izan behar duela. Hala erabaki duela sekula erabakitzeko eskumenik eduki behar ez lukeenak. Imajinatu debekua zorrotza dela: emakumeek ezin dute espazio publikoan lanik egin. Ez dago emakumezko sendagilerik. Ezin zaitu emakumea ez den beste inork artatu. Bai, sentitzen dut, zabaldu begiak, halakorik imajinatzeak mina eragiten du. Zabaldu begiak eta bai, ikusi, errealitatea. Ikusi Nadia eta Zuhalen ahotsa. Hori da errealitatea. Eskola behar dutela neskatilek. Jakintzaren indarra.

Aitortza jaso zuten asteartean, 16an. 21ean ospatuko den Bakearen Nazioarteko Egunaren testuinguruan. 18 da gaur. 16ko ekitaldian bertan jakin genuen NBEn batzorde batek lehenengoz adierazi duela Israel Gazan egiten ari dena genozidioa dela. 21ean ospatuko da Bakearen Nazioarteko Eguna. Gaur 18 da eta jendea hiltzen jarraitzeko erabakia hartu du sekula erabakirik hartzeko eskumenik behar ez lukeenak. Munstro bat munstrokeria bat egiten ari da. Errealitateak identifikazioa behar du, ados, hitza; baina mugitu, mesedez. Jendea hiltzen ari da. Igandean Bakearen Nazioarteko Eguna da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Genozidioa