Borrar
Egin Kontu

23:45

Gaur gauean botako dute ETB 2n. 23:45ean. Gustu baduzue... Gustu txarrekoa dirudi bromak

Jueves, 1 de febrero 2024, 01:00

Comenta

Ez dut telebistarik ikusten. Ikusiko nuke, baina oraintxe denbora beste kontu batzuei eskain-tzen diet. Ez dut telebistarik ikusten, ez zuzenean, ez nahieran. Plataformarik ez dut. Garaiotan ikus-entzunezkoen joera zein den, joera norantz doan, joerak non egingo duen arre eta planto, urte gutxi batzuk barru sortuko den joerak zertan eta zertarako jarriko gaituen pantailen aurrean... ez dut arrastorik ere. Ez dakit zenbatekoak diren audientzia-datuak, telebista zuzendarien egungo kezka eta asmoak zein diren, beste herrialde batzuk zertan ari diren. Ez dakit programatzaileek ze irizpideren arabera programatzen dituzten saio batzuk hemen eta saio batzuk hor, zein helbururekin ekoizten dituzten saio batzuk eta erosten dituzten beste batzuk. Zertarako.

Arreta eman dit. Eta ulertu ezinak haserrea eragin. Gaur gauean botako dute ETB 2n 'Gesto' dokumentala, Euskal Herriko aretoetan, poliki bada ere, toki bila, bidea egiten ari den ikus-entzunezkoa. Gaur gauean botako dute ETB 2n. Bota. Horixe: bota. Besoa altxa, eskua zabaldu eta ea nork harrapatzen duen. Gaur gauean botako dute ETB 2n. 23:45ean. Gustu baduzue...

Gustu txarrekoa dirudi bromak. Batez beste jendea ohera zein ordutan joaten den ez dakit. Adituek diote osasun ikuspuntutik onena gaueko hamarrak eta hamaikak artean oheratzea dela. Biharamunean ikastera, lanera doazen gehienak irudika ditzaket hamabietarako ohean edo ohe bidean. Zer, zergatik eta zertarako egiten ditugun egiten ditugunak. Ondo aztertzekoa.

Transmisioa, belaunaldi berriak, indarkeria deslegitimatzearen garran-tzia, gaztetxoak, etxeetako lanketa eskoletakoaz harago... Ordizian, dokumentala ikusgai jarri zenean, horiek izan genituen hausnarketarako gai. 23:45. Nekez eragingo da halakorik.

Azken urteetan zerbait errepikatu bada, horixe: biktimek sufritu izan duten bakardadea. Bazterketa. Abandonua. Soziala eta instituzionala. 23:45. 23:45. 23:45. Zokoratze handiagorik! Zerbait egin behar bada, horrela egitea ere... Beste behin, badirudi, zerbait egin dela esateko egin dela zerbait hori. Bakarren batek pentsatuko du: «Ikusteko gogoa duenak eutsiko dio loari beste pittin batean». Ondo, ados, begizuloak gorabehera... egun batengatik... Baina... Eta ikusteko gogo-interes berezirik ez duenari? Nola piztuko diogu ikusteko gogo-interesa? Ez ikusteko arrazoi gehiago emanda?

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 23:45