Zoritxarrik txarrena
Oinazeari aurre egiteko moduak ere adierazten du nortzuk garen
Emakume batek lau umez erditzen da, banan bana, ez laurak batera. Eta haur horiek banan bana hiltzen dira. Bat jaiotzetik bederatzi astetara, beste bat hiru ... urtetara, beste biak epe horren barruan. Zorigaizto izugarri horrek susmoak eragiten ditu lehenik sendagileengan, ondoren poliziarengan eta emakumea auzipetu egiten dute. Emakumeak etengabe errudun ez dela aldarrikatzen badu ere, epaileak erabaki- tzen du zendutako haur horiek erailak izan direla eta ama izan dela hiltzailea. Ama errudun dela ebasten du epaitegiak.
Kartzelara doa emakumea eta han ematen ditu hogei urte, preso. Orduan, zientzialari batzuk aurkitzen dute haur horiek aldaketa genetikoak zituztela eta horrek eragin zuela heriotza. Duela gutxi justiziak ebatsi du amak egia zioela, ez dagoela erailketen frogarik, ez zituela seme-alabak erail, berez hil zirela. Hogei urteren buruan, zientziak irabazi die aurreiritziei. Australian gertatua eta emakume hori, bertako hiltzailerik ospetsuena izan ondoren, joan den astetik kalean dago.
Ezer gutxi dakigu emakume horri buruz, ez dakigu ze lanbide zuen kalean zegoenean, ama bilakatu aurretik edo ondoren, ez dakigu ze jatorri duen, ezta adina ere. Kartzelan zegoen bitartean egindako argazki bat besterik ez dugu ikusi eta bertan baretasuna antzematen zaio, ez etsipena, ez amorrua, baina auskalo ze begirada izango zuen handik minutu batera.
Ez zait bururatzen nola eutsiko dion emakumeak hainbeste zorigaiztori, nola egin dezakeen aurrera hainbeste sufritu ondoren, nola gizarteratu daitekeen oinaze hori gainean duela. Gustatuko li-tzaidake jakitea nolako bizimodua antolatzen duen, nolako pertsona bilakatu den. Agian hemendik urte batzuetara zinemagile batek edo idazle batek jarrai-tzen du emakumearen ibilbidea. Oraingoz, hedabideek kontatu diguten gauza bakarra malko bat euritan bezala gizarteratu dela da. Kalean dagoela.
Gehienoi ez zaigu hainbeste zorigaizto gertatzen, baina oinazeari aurre egiteko moduak ere adierazten du nortzuk garen, nolakoak garen. Hori bai, gertakizun batek ez du beti eragin bera edonorengan, antzeko ezbeharrek ondorio desberdinak dituzte, kasuan kasukoak.
Noizean behin kontatzen digute han edo hemen kartzelan hamarraldiak eman dituen norbait errugabetzat jo-tzen duela justiziak eta bakoitzean badakigu drama bat dela gertatutakoa. Australiako emakume horren kasuak, ordea, agian zoritxarraren errekor guztiak hautsi ditu.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión