Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Bai horixe

Memoriaren ajeak

Bat baino gehiago dira nire inguruan adinaren eraginez memoria galtzeaz kexu direnak

Estatu Batuetako presidente den (eta agian izaten jarraituko duen) Joe Bidenek agiri sekretu batzuk eraman zituen etxera eta bere bulego partikularrera, legeak dioenaren kontra. Azaleratu zen hori halako batean eta legeak esku hartu zuen gertakizunean. Robert Hur fiskalak aztertu du gaia eta egunotan plazaratu du ebazpena: ez du Biden auzipetuko.

Publicidad

Hori bai, fiskalak dio Bidenek, laurogei urte pasatxo dituen honetan, memoria kaskarra duela, ahula. Ebazpenari gehitu dio Biden borondate oneko eta memoria zulatutako agurea dela. Ez omen zuen gogoratzen ze datatan hil zitzaion semea, burmuineko minbiziak jota ezta ze urtetik ze urtetara izan zen Obamaren presidenteordea ere. Horregatik ez omen du auzipetuko, epaimahaiari gupida arrazoiaren gainetik nagusituko zitzaiolakoan.

Hur jaunak 50 urte ditu eta errepublikarra da. Pentsa daiteke horrek eragina izan duela ebazpenean, ez baitzen premiazkoa ebazpenean memoriari buruzko xehetasun horiek adieraztea. Ai ene, legegizonak politikokeriari amore ematen eta kasu honetan beldurrik gabe esan daiteke hori, Estatu Batuak gugandik urruti daudelako.

Bidenek, nola ez, erantzun du esanez bere memoria ondo dagoela eta bere lana behar bezala betetzeko ez dela memoria beharrezkoena, ez duela axola zenbat denbora behar duzun datu bat gogoratzeko, erabaki bat hartzeko, baizik eta hartutako erabakia zuzena den ala ez.

Bat baino gehiago dira nire inguruan adinak omen dakarren memoriaren galeraz kexu direnak, ze egunetan bizi diren gogoratzen ez duten jubilatuak, galdera bati erantzuteko segundo batzuk behar dituzten pertsonak, ezagunen izenak gogoratzen ez dituztenak.

Publicidad

Azken hori gertatzen zait niri. Beti izan naiz txarra izenetarako, baina horrek okerrera egin du denborarekin. Jartzen zait aurrean aurpegi ezagun bat eta nire burmuinak badaki ezaguna dela, agian ze egoeratan egin ginen ezagun ere bai. Baina burmuinak ezin du izenaren karpeta zabaldu eta horrek azaroak sortzen dizkit hainbat egoeratan.

Beste kontu batzuetan bai, burmuinak aurkitzen du karpeta, mantso, baina aurkitzen du. Horrelakoetan ikasi nuen ez zuela ezertarako balio tematzeak, hobe dela beste zerbaitera pasa eta egoera horretan, presiorik gabe, burmuinak aurkitzen duela bilatutakoa.

Publicidad

Gutiziatsua da memoria, axola ez zaizun hamaika kontu ditu harritan grabatuak eta axola zaizun gauza ugari galduta dituzu burmuinaren zimurretan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad