Las diez noticias clave de la jornada

Bai horixe

Euskararen erabilera

Ez du inork esan euskarak legebiltzarrean erabiltzeko balio ez duenik

Lunes, 25 de septiembre 2023, 07:00

Era askotako euskaltzaleak ezagutu ditut. Hoberenak, orain erabiltzen ari naizen hizkuntzaren defentsan sekulako aurrerapenak eragin dituztenak, borroka hori egunerokotasunera nahiz ideien mundura eraman eta eramaten dutenak. Teorikoak, aldarrikapena ekintzetan gauzatzen ez dutenak. Ezagutu ditut euskaltzale erdaldunak eta euskaldun erdaltzaleak. Ezagutu ditut zaletasun hori jaiotzetik jaso zutenak eta pertsona heldu izatera iritsi ondoren zaletu direnak.

Publicidad

Ezagutu ditut euskaltzale atzerritarrak eta hemengo erdaltzaleak. Ezagutu ditut hementxe jaiotako pertsonak euskaraz hitz bat bera esateko gauza ez direnak. Ezagutu ditut politikari abertzaleak euskara ulertzeko ere nekeak dituztenak. Ezagutu ditut kanpotik etorritakoak gutxienez bizpahiru hitz erabiltzen ahalegindu direnak. Ezagutu ditut horiek guztiak eta beste hainbat ere.

Hori bai, inor gutxik esango dizu, han edo hemen, euskararen kontra dagoenik. Egunotan Madrilgo legebiltzarrean ikusi dugun eztabaidan ere inork ez du esan euskara bertan hitz egiteko gauza ez denik eta bada zerbait. Gogoan dut agintari goren batek esan zuenean euskarak ez zuela balio zientziatan jarduteko. Inork ez du esan euskarak ez duela balio, baizik eta kaltegarria dela, are konstituzioaren kontrakoa, hizkuntza hau legebiltzarrean erabiltzea. Eta gainera, garestia dela edo estetikaren kontrakoak direla itzulpenerako entzungailuak.

Onartuko dizute, hitzetan, aspalditik heldu zaigun altxor kulturala dela, iraganaren gutizi bat, neanderthalen hezur baten pareko. Are gehiago, esango dizute euskaldunak direla, egunero erabiltzen dutela euskara haurrekin edo etxeko txakurrarekin, agian mitin baten ondoren hurbiltzen zaionari hitz batzuk esateko. Maite, maite dutela, baina maite duten emaztea edo seme-alabak bezalaxe, maitasun horrek ez duela lekurik parlamentuan.

Garrantzi handiko kontuetan, Gasteizko legebiltzarrean nahiz Madrilgoan edo mitinetan, gaztelera askoz ere egokiagoa omen da. Esango dute diskurtsoaren hasieran egun on edo arratsaldeon, baina hortik aurrera gazteleraz jardungo dute, hizkuntza hori balizko entzule guztiek ulertzen dutelako, ez bakar batzuk soilik.

Publicidad

Eta guztiok, bihartik aurrera, ingelesez egingo bagenu? Seguru hemengo erdaldun guztiek hitz gehiago dakizkitela ingelesez euskaraz baino. Beraz, ez litzateke hain zaila izango eta akabo itzultzaileak, entzungailuak eta gainerako guztia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad