Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Bai horixe

Alaitasunaren defentsa

Gainerako guztiok eskertzen dugu alaitasuna berarekin topo egiten dugunean

Lunes, 20 de noviembre 2023, 01:00

Joan den astean Espainiako Legebiltzarrean gertatutakoak iruzkin ugari sortu du hedabideetan eta kalean. Nabarmenetakoa Aitor Esteban jeltzaleak errimekiko joera, bere ukitu jantzia eta guzti, errima desberdinak aipatuz. Edo Ayusok Sanchezi bota zion «putakume» garratz hori. Nik, berriz, bozeramaile sozialistaren bukaeran aipatu zen esaldia ekarri nahi dut lerro hauetara.

Publicidad

Defender la alegría, Benedettiren hi-tzak, Serratek musikatuak. Ez bozeramaileak ez orain presidente denak ez zuen esan zeren kontra defenditu behar den alaitasuna, Benedettik bai, Benedettik idatzi zuen zerengandik eta norengandik defenditu behar dugun alaitasuna, baina gauza da alaitasunak defentsa behar duela.

Esparru publikoan itzal handiagoa du haserreak, gehiago txalotzen dira mikaztasuna edo seriotasuna alaitasuna baino, seriotasuna, ordea, ez da alaitasunaren kontrakoa, ez, alaitasunaren kontrakoa ilunkeria da. Zaila izan daiteke egoera bakoitzean alaitasuna zer den zehaztea, baina aise antzematen dugu, ikusi edo entzun bezain laster. Bizitza ez da beti jai, inoiz tristea ere bai, baina badira mila motibo kantatzeko alai, idatzi zuen aspalditxoan Amurizak eta Imanol Larzabalek musikatu.

Nork ez du aldamenean alaitasuna nahi, nork ez du inguruan pertsona alai bat nahi? Batzuk. Alaitasuna arinkeriarekin nahasten duenak, bere tristuraz edo minez maitemindua dagoenak, etsipenari guztiz amore eman dionak, argiaren aurretik iluntasuna bilatzen duenak. Gainerako guztiok eskertzen dugu alaitasuna, berarekin topo egiten dugunean.

Are gehiago, fabrikatu ere egiten dugu falta zaigunean, nork bere errezetaren arabera. Beethoven-en Alaitasunaren himnoak Schiler-en hitzak ditu eta gaur egun ere ezaguna da guztiz. Bada, ereserki hori ez zuten bi pertsona alaik gauzatu, ez, biografo guztien arabera, ilun ziren bi pertsona horiei zor diegu alaitasunaren gorazarrea. Ez zuten himnoa idatzi alaiak zirelako, alaitasunaren garrantzia, premia sentitzen zutelako baizik.

Publicidad

Alaitasuna fabrikatu, oparitu nahi zutelako, beraiek sentitzen ez zuten alaitasun hori. Askorentzat, alaitasuna haur eta gazteen kontua da. Baina Beethoven,

Schiler, Amuriza, Larzabal, ez ziren gazteak alaitasuna kantatu zutenean. Badira zahar alaiak, bat baino gehiago ezagutzen dut nik eta bai, asko dira mikaztutako zaharrak. Aukera kontua neurri batean. Alaitasunaren defentsa egiteko ez du batek alai izan behar.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad