Oiartzun
Xanistebanetako zapia eskuragarri dago jadaOiartzun
Sábado, 19 de julio 2025, 19:51
Xanistebanak geroz eta gertuago daude. Hortaz, oiartzuarrak bere jaiegunetarako prestatzen ari dira. Besteak beste, urtero bezela zapia eskuratzeko aukera izango dute bizilagunek. Zentzu honetan, Ttur-ttur Euskaltzaleen Bilguneak jakinarazi duenez salgai dago aurtengo zapia. Lau euroko prezioa izango du eta Urrats paper dendan erosi ahal izango da. Zapiak urdinak dira. Gainera, Euskal Herriaren mapa bat dute 'Euskara Herriaren Oihartzuna' esaldiarekin batera.
Publicidad
Bestalde, Gazte Izanako kideek truk, mus eta toka txapelketak antolatu dituzte. 23an hasita abuztuaren 5era bitartera antolatu dituzte ekintzak. Hori dela eta. antolatzaileek gogorarazi dute txapelketetan parte hartu nahi dutenek Oiartzunen erroldatuta egon behar dutela eta 18 urte baino gehiago izan behar dituztela.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión