Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Etxebizitza tasatuak Oiartzunen.
Udalbatzak aho batez onartu du etxe tasatuen ordenantza aldatzea

Oiartzun

Udalbatzak aho batez onartu du etxe tasatuen ordenantza aldatzea

EAJk Urmendi Haur Eskolari buruz aurkeztutako mozioaren aurka bozkatu zuten EH Bilduko zinegotziek

Elena Viñas

Oiartzun

Jueves, 3 de abril 2025, 20:48

Oiartzungo etxebizitza tasatuak arautzeko ordenantza aldatzea erabaki zuten aho batez martxoko udal osoko bilkuran. Berrikuntza nagusia salerosketari lotutakoa da. Orain arte, etxebizita tasatu baten jabeak berak lortzen zuen eroslea eta Udalak, etxebizitzaren prezioa zehazteaz gain, erosleak etxe tasatu bat eskuratzeko baldintzak betetzen zituela egiaztatu besterik ez zuen egiten. Aurerantzean, aukera berdintasuna bermatzeko eta udalak zehazten duen prezio eta baldintzetan salduko dela ziurtatzeko, bigarren eskukoak ere udalak egingo dituen zozketa bidez esleituko dira, lehen promozioetan egiten den moduan.

Joana Mendiburu alkateak adierazi zuenez, 90 etxe tasatu inguru daude gaur egun Oiartzunen eta etorkizuneko promozioetan beste 160 inguru aurreikusi dira. Guztira epe ertainera 250 etxe tasatu egongo dira Oiartzunen, eta «salerosketa zuzena eta gardena» bermatu nahi du Udalak. Etxebizitza tasatu bat eskuratzeko nahia adierazten duten herritarrekin zerrenda osatuko dutela azaldu zuen, «uneoro irekia egongo dena». Hiru hilabetero salmentara atera nahi diren etxeekin zozketa egitea aurreikusi dute.

Hogeita hamar eguneko epea ireki dute aldaketa proposamenari alegazioak aurkezteko. Behin betikoz onartzerakoan irekiko dute interesatuen zerrendan izena emateko epea.

Berdintasun plana

Udal barruko lehen berdintasun plana ere aho batez onartu zuten. Lau urteko iraunaldia izango du eta barrura begirako neurriak ez ezik, Oiartzun berdinzale eta feministagoa izateko «ezinbesteko tresna» izango da.

Nora Velez del Burgo feminismo zinegotziak azaldu zuenez, besteak beste prozeduretan, dirulaguntzetan, ordenantzetan eta beste hainbat esparru eta lanketetan genero ikuspegia txertatzeko formakuntza jasotzen du planak. Kontziliazio neurriak edota indarkeria matxistei aurre egiteko udal barruko protokoloak ere aurreikusi dira. «Gure udaleko errealitateari benetan erantzuten dioten neurriak jasotzen ditu eta bat egiten du herrira begirako plan feministarekin ere».

Urmendi Haur Eskolaren inguruan EAJk aurkeztutako mozioa ere izan zuten aztergai. Gaur egun, EAEko herri gehienetan Haurreskolen Partzuergoa modu orokortuan zabalduta badago ere, oraindik badirela udalek kudeatzen dituzten hainbat udal haur eskola adierazi zuten, tartean Oiartzungoa. Janire Mitxelena bozeramaileak adierazi zuenez, Urmendi EAEko partzuergo sarean integratzeak herriari «hainbat onura» ekarri diezazkioke: «zerbitzu publikoa, kalitatezkoa eta doakoa izatea; udalaren gastuak murriztea; eta langileen eskubideak errespetatzea». Horregatik, Urmendi Eusko Jaurlaritzaren Haurreskolen Partzuergoan integratzeko tramiteak abiatzea eskatu zuten.

Mozioaren kontra bozkatu zuten EH Bilduko zinegotziek. Proposamena «harriduraz» jaso zutela nabarmendu zuen alkateak. «Askotan hitz egin dugu Urmendiren proiektuaz eta 30 urte hauetan beti adostasunez hartu ditugu erabakiak. Urmendi zerbitzu publiko bat da, doakoa, kalitatezkoa eta oiartzuarrek bereziki estimatzen dutena. Balore asko ditu gure haur eskolak eta bereziki azpimarratu nahi genuke, batetik, Oiartzungo haur eskolan haurren 0-3 urteko etapa errespetatzen dela eta, hortaz, 2 urteko haurrek aukera dutela haur eskolan jarraitzeko. Gainera, azpimarratzekoa da bertako hezitzaileek egiten duten lana, euskara transmititzeko, herriko ohiturak beraien jardunean txertatzeko, haurren zuzeneko jarraipena egiteko, etab. luze bat. Badakigu Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak kenduko dituela eta Haurreskolak Partzuergoan sartzea ez da aukera bakarra. Bide desberdinak lantzen ari gara, baina Urmendik proiektu oso sendoa du eta guk horren defentsa egingo dugu ahalik eta denbora gehien».

Martxoko protokolo gastuak 310,89 euro izan ziren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalbatzak aho batez onartu du etxe tasatuen ordenantza aldatzea