Salda beroa urte berriari ongi etorria emateko Giriziakoekin
A. M.
Oiartzun.
Sábado, 31 de diciembre 2022, 00:16
Aurten ere herritar ugari Aiako Harrira igoko dira urteberriari ongi etorria emateko asmoz. Girizia Mendi taldeak, salda beroa eta pintxoak banatuko ditu Ama Birjinaren haitzuloan, urtarrilaren 1ean. Hantxe jarri dute hitzordua Urte Berriari behar bezalako hasiera emateko. Ekintza aproposa eta osasuntsua izateaz gain, urte berria urrutira begiratzen hasteko ez da batere makala, inondik ere.
Publicidad
Bihar, goizeko 08:30ean izango da irteera, Oiartzungo plazan. Elurretxeko aparkalekuan, berriz, 09:00etan jarri dute zita. Goizeko 10:00etatik aurrera, berriz, salda beroa eta pintxoak izango dira, bukatu bitarte.
2022. urteari begira mendian federatzeko garaia iritsi da eta Oiartzungo Girizia Mendi Taldea, urtero bezala, Euskal Federatu Txartel berriak egiten hasi da. Interesatuek taldearen bulegotik pasa beharko dute astearteetan, ilunabarreko 19:30etik 20:30era.
Elkartearen web orriaren bidez ere egin daiteke, www.girizia.org. Aurtengoan ere FEDME edo Federazio Espainiarraren bidez federatu ahal izateko aukera emango dute elkartean, zenbait konpetizioetan parte hartzeko arazoak ekiditea bermatu nahian.
Hondakinak
Gaur hilak 31, hondakinak ateratzeko ordutegia luzatu egingo da eta 20:00etatik 06:00etara atera ahal izango da errefusa. Bide batez, Udalak jakinarazi nahi du jakien bilgarrien porexpana ontzi arin gisa atera daitekeela, baina gainontzeko porexpana (etxetresna elektriko, aparailu elektroniko, ekipo informatiko etabarren bilgarriak) Talaiako garbigunera eraman behar dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión