Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Zaintzadi proiektu publiko-komunitarioa abian jarri zuen udaberrian Udalak. IÑIGO ARIZMENDI
Oiartzun

Oiartzunen bakardadeak duen eraginaren diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko dituzte bihar

Herriko 27 eragileetako 45 pertsonekin elkartu dira proiektuko dinamizatzaileak eta 185 pertsonek erantzun dute gaiaren inguruko inkesta

GOIZARIN

OIARTZUN.

Domingo, 27 de noviembre 2022, 00:01

Hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden Oiartzungo helduen bizi kalitatea hobetzeko Zaintzadi proiektu publiko-komunitarioa abian jarri zuen udaberrian Udalak. Baliabide gutxi dituzten eta inguruko pertsonen laguntza jasotzen ez duten 55 urtetik gorako pertsonen beharrak ezagutu eta hauei erantzuteko esku hartze sozio hezitzailea eta komunitarioa martxan jarri nahi du, Oiartzungo eragile eta herritarrak ere prozesuan inplikatuz.

Publicidad

Proiektuaren lehen fasean, bakardade egoera ez hautatuan bizi diren pertsonen beharrei erantzuteko Oiartzunen dauden baliabideak, sare komunitarioak, herri dinamikak eta mugak zein diren aztertu dira. Herriko 27 eragileetako 45 pertsonekin elkartu dira proiektuko dinamizatzaileak. Gainera, 185 pertsonek erantzun dute gaiaren inguruan zabaldutako inkesta.

Informazio horrekin guztiarekin, bakardadeak duen eraginaren diagnostikoa egin eta herrian honi aurre egiteko udalak dituen aktibo eta baliabideak identifikatu dituzte.

Diagnostiko honen emaitzak bihar aurkeztuko dituzte 19:00etan pleno aretoan. Proiektuaren hurrengo pausoak zein izango diren ere azalduko dira bilera honetan. Aurkezpena irekia izango da eta herritar eta eragileak bertan parte hartzera gonbidatu ditu Udalak, «erronka honi guztion artean modu kolektiboan erantzuna emateko».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad