Borrar

Oiartzun

Oiartzuarrek hilaren 16an ospatuko dute bere Zuhaitz Eguna

Elena Viñas

Oiartzun

Ostirala, 28 otsaila 2025, 20:36

Comenta

Beste urte batez Zuhaitz Eguna antolatu du Oiartzungo Udalak. Martxoaren 16an (igandea) egingo dute oraingo honetan, udaberri atarian. Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan gelditu eta autobusez Pilotasorora joango dira. Bertako haritzak landatuko dituzte Oiartzungo paraje ederrenetarikoan, ingurumenarekiko konpromisoa sustatzeko.

Parte-hartzaileek autobusa doan izango dute, eta izen-ematea martxoaren 12a baino lehen egin behar da. Autobusa goizeko 10:00etan irtengo da. Dena den, oinez joan nahi dutenek ere aukera izango dute zuzenean Pilotasorora joateko. 10:30ean elkartuko dira denak han. Landaketa lanak egin ondoren, hamaiketako goxoa eskainiko die Udalak parte-hartzaile denei. Itzulera 12:00etan izango da.

Ekitaldia familian gozatzeko modukoa izango da, gaztetxoenek naturarekiko ardura lantzeko eta basoen garrantziaz jabetzeko aukera izan dezaten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oiartzuarrek hilaren 16an ospatuko dute bere Zuhaitz Eguna