Borrar
Izaskun Madariaga Mugarri bildumako hogeita zortzigarren alea eskutan duela. GOIZARIN
Oiartzun

«Liburuak oso harrera ona izan du, batez ere bertan ibilitakoen aldetik»

Iturburu Udal Haur Eskolako historia jaso du aurtengo Mugarri bildumako ale berrianIzaskun Madariaga Iragorri Irakasle eta Iturburu udal haur eskolaren sortzailea

GOIZARIN

Oiartzun.

Igandea, 28 abuztua 2022, 00:01

Comenta

Aurtengo xanistebanetan Mugarri bildumako hogeita zortzigarren alean honoko gaia aurkeztu da: 'Iturburu Udal Haur Eskolako historia' eta Karrikako udal haur eskolaren ibilbidea jaso da bertan. Eskola 1977/1978 ikasturtetik 1999/2000 arte egon zen martxan, herriko 0-3 hezkuntza elkartu eta Urmendi Haur Eskola sortu zen arte. Madariaga, besteak beste, Iturburu udal haur eskolaren sortzaileetako bat izan zen, eta hainbat urtez irakasle eta zuzendari izan zen. Gehiago jakiteko harekin elkartu gara eta hauxe da harilkatu dugun elkarrizketa.

–Zein da Mugarri ale berri honen helburua?

–Batik bat Iturburu izan zenaren ibilbidea jasotzea. Iturburu modura gaur egungo Urmendi haur eskolan txertatua geratu zenetik nuen asmoa bere historia propioa jasotzeko eta hori da egin dudana. Iturburu herri ekimenez sortutako proiektu bat izan zen, herritar askorengan eragina izan zuena eta guraso eta irakasleren artean kudeatuz bide aski interesgarria egitera iritsi zena. Maila guztietan, pedagogikoan, sozialean eta baita politikoan ere.

28 Zenbaki argitaratuak

  • 1994. Mª Teresa Gabarain Aranguren 'Lehen Liberalismoa Oiartzun Haranean. (1800- 1840)'.

  • 1995. Juan Javier Pescador C. 'Oiartzun Zaharreko familia eta ondasunak. Mikrohistoria eta Genealogía. XVI-XVIII'.

  • 1996. Idoia Fraile eta Ainhoa Fraile 'Oiartzungo Hizkera'.

  • 1997. Miguel Ibáñez 'Oiartzungo Esteban Donearen Elizako moneta aurkikuntza'.

  • 1998. J.A. Torres eta L.I. Viera Ausejo 'Oiartzun Haranaren Geologia'.

  • 1999. Juan Mari Lekuona 'Oiartzungo kantutegia. Bertako herri memoriatik'.

  • 2000. Carlos Aseginolaza 'Oiartzungo Natura'.

  • 2001. Maite Barrio eta Ion Berasain 'Oiartzungo San Esteban Parrokiako erretaulak'.

  • 2002. Jesús Iturrioz 'Arditurriko meategiak'.

  • 2003. J. Agirre-Mauleon eta A. Aragón Ruano 'Iturriozko dorrea'.

  • 2004. Juan Cruz Alberdi, Mikel Cendoya eta Ainhoa Amundarain 'Oiartzungo baserria'.

  • 2005. Txema Gaztelumendi Aranburu 'Oiartzungo kontzeju-etxeak'.

  • 2006. Eugenio Arocena Egimendia 'Euskal Antzerkia Oiartzunen'.

  • 2007. Imanol Goikoetxea Lopez eta Idurre Lekuona Antzizar 'Oiartzungo toponimia'.

  • 2008. Juan Mari Beltran 'Herri Musikaren Txokoa Oiartzunen'.

  • 2009. Kattin-txiki taldea 'Isiltzen ez den isiltasuna'.

  • 2010. Joxe Manuel Lekuona 'Oiartzungo perretxikoen gidaliburua'

  • 2011. Ttur-ttur euskaltzaleon bilgunea eta Ane Lardi 'Emakumeen baitan: Oiartzungo historia zati bat, emakumeek kontatua'.

  • 2012. Xabier Olaskoaga Urtaza 'Oiartzun Haraneko osasungintzako profesionalak 1597-1936'.

  • 2013. Alvaro Aragon Ruano 'Abeltzaintza Oiartzunen XX. mendearen hasiera arte'.

  • 2014. Joxe Mari Beloki eta Juan Joxe Aranburu 'Oiartzungo txirrindulariak'.

  • 2015. Esteban J. Agirre 'Lartaun Abesbatza. Oiartzunen kanta-soinua'.

  • 2016. Denis Alvarez Pérez-Sostoa eta Iñaki Garrido Yerobi 'Kaperatasuna eta odol-garbitasuna Oiartzunen (XVI-XIX mendeak)'.

  • 2017. A. Mendizabal eta Suberri Matelo 'Artikutzako trena'.

  • 2018. Antton Kazabon, Anton Mendizabal, Joxemari Mitxelena eta Joxan Unsain 'Pilota Oiartzunen, Pilotasorotik Madalensorora'.

  • 2019. Elixabete Perez, Haizea Saez de Eguilaz eta Anjel Lertxundi 'Zerbitzuko lanetan. Lete kazetari, Lete prosagile'.

  • 2021. Joxemari Iturriotz 'Beloaga, gaztelu baten historia, herri baten historia'.

  • 2022. Izaskun Madariaga 'Iturburu, Udal Haur Eskolako historia'.

–233 orrialdeko lan mardul horretan zer topatuko du irakurleak?

–Gaika dago antolatua eta kronologia bat ere antzeman daiteke. Bertan haur eskolako bizitzaren arlo inportanteenak jasotzen dira, pedagogiari lotutakoak gehienak baina baita kudeaketari, bertako izpiritua edo filosofiari, izandako zailtasunei eta egindako borrokari... Gero, Iturburuko partaide izan ginenei buruzko datu grafiko eta bestelako asko ere bai eta bukaeran bitxikeri modura haurtzaindegia prestatzen aritu izan gineneko urte osoko akta originalak, gazteleraz, gaur egungo ikuspuntutik sortzen duen inpaktu guztiarekin.

–Hogeita bi urteko historia biltzea ez da erraza. Nolako prozesua izan da sortze lan hori?

–Egia esateko niretzat ez da zaila ere izan. Material asko nuen jasoa. Sorrerako akta guztiak nik bakarrik nituen noski eta egindako ibilbidea kontrolatzen nuen. Falta nituen datak eta beste hainbat zehaztapenak udaletxeko artxibotik jaso nituen.

–Argazkiz hornitu duzu testua. Erraza izan al da horiek guztiak aukeratzea?

–Horrek lanak eman dizkit, bai. Argazki asko nituen baina ez guztiak, batez ere pasatutako haur talde guztien argazkiak sartu nahi nituelako. Hori izan da zailena. Gero, oraingoarekin aldenduta, askoz ere argazki gutxiago ateratzen genituen eta horrek ere mugatu dit bilketa. Badakit ez daudela ume guztiak, baina saiatu faltan ez naiz geratu, bati eta besteari eskaka uste dut dezente ongi hornitua geratu dela.

–Iturburu bizi izan zutenen ekarpenak ere txertatu dituzu.

–Bai, ikuspuntu desberdinetik enfokatuta gainera. Guraso izandako baten ikuspuntutik, irakasle lankide izandakotik, bertan hezitutakoen ikuspuntutik, egoera zailean zinegotzi izandakotik... Politta iruditu zitzaidan ikuspuntu horiek jasotzea eta erantzun ezin hobea eman didate. Asko eskertu diet.

–Non eskuratu daiteke hogeita zortzigarren alea?

–Udalak argitaratutakoa esango dizut. Berezi janari-denda (Altzibar); Pikoketa estankoa (Arragua); Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats paperdenda eta Zapirain estankoa (Elizalde); Ibarreko gasolindegia eta Martin harategia (Iturriotz); eta, Intxixu jatetxea eta Mamuteko liburudenda (Ugaldetxo).

–Besterik.

–Liburuak oso harrera ona izan du, batez ere bertan ibilitakoen aldetik. Emozio asko piztu die nonbait eta guraso askok eskertu didate. Orain denek irakurtzea nahiko nuke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Liburuak oso harrera ona izan du, batez ere bertan ibilitakoen aldetik»

«Liburuak oso harrera ona izan du, batez ere bertan ibilitakoen aldetik»