
Oiartzun
Landa-lurrak erosteko prozedura abiatu du UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Landa-lurrak erosteko prozedura abiatu du UdalakE. V.
oiartzun.
Martes, 21 de enero 2025, 20:04
Bertako espezie, baso eta ekosistemen kontserbazioa indartzea eta bioaniztasunaren galera geldituko duten politikak sustatzea du helburu Oiartzungo Udalak. Kontserbaziorako ekintzak eta bestelako egurgin-tza eredu baten aldeko praktikak martxan jarri nahi ditu eta landalur izaerako lursailak erosteko prozedura jarri du abian.
Udalerrian dauden basoak, landatutako basoak, ibaiertzeko basoak, zuhaixkak edota sastrakadiak erosi nahi ditu Udalak. Landalur izaerako lursailak eskura-tzeko prozedura jarri du abian eta 25.000 euro bideratuko ditu horretara. Lur pribatuak publifikatuta, basogintza eredu ekologikoa eta bertako bioaniztasuna berreskuratzeko ekimenak sustatuko ditu.
Eskaintzen diren lursailek gutxienez hektarea bateko azalera izan beharko dute baldin eta, jabetza erregistroan berezitako finka gisa jasota ez badago, udalaren jabegoko lursail batekin mugakide ez bada, proposatzen diren beste lursail batzuekin mugakide izaki horiekin batuta hektarea bat baino azalera handiagoa osatzen ez badute. Edozein kasutan, bereizten den lurzatiaren finka nagusiak hektarea bat baino gehiagoko azalera izan beharko du. Gainera, eskaintzen diren lursailak mota guztietako kargetatik libre egon beharko dira eta jabeak gastu, zerga eta erkidego kuota guztien ordainak egunean izan beharko ditu.
Lur patrimonialen erosketarako 25.000 euroko aurrekontua gorde du Udalak eta hektareako 3.500 euroko prezioa finkatu du. Beraz, lizitaziora aurkezten diren eskaintzak prezio horren pareko edo azpiko proposamenak izan beharko dira. Interesdunek otsailaren 12a arteko epea dute beraien eskaintzak aurkezteko.
Lizitatzaile bakoitzak nahi beste lursail aurkezteko aukera izango du, baina finka bakoitza banan-banan baloratuko da. Eskaintza ekonomikoaz gain, batasunaren intereseko habitatak, ingurumen babeserako sailkapena, herriko ur-sareari egiten zaion ekarpena, lursailaren azalera eta udalaren jabetzako lursailekiko hurbiltasuna baloratuko dira. Jasotako puntuazioaren araberako zerrenda osatuko da, udal aurrekontuetan dagoen diru-atala agortu arte. Proposamenak eta dokumentazioa aurkezterakoan egon daitezkeen zalantzak argitzeko udaletxera deitu daiteke: 943 490 142.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.