Oiartzun
Karrikako jaiak bihar bueltatuko dira truk txapelketarekinOstiralean auzoak egun handia biziko du esku pilota, idi erakustaldi eta su artifizialekin
Festek ez dute ia etenik izaten. Oraingo honetan, Karrika auzoan dute jarraipena. Artaso Elkarteak antolatuta, bihar eta etzi izango dira jaien azkeneko egunak. Hori guztia joan den larunbat goizean txupinazoa bota ondoren.
Hiru eguneko atsedena egin ostean bihar buelttuko dira festara. Hala ere, ez dute kontzertuekin edo antzeko ekitaldiekin egingo. Bihar XXXV Truk Txapelketaz gozatuko dute auzoko bizilagunek.
Ostiralean, aldiz, egun osoko askotariko jarduerak antolatu dira. Festa giroa goizeko 9:00etan hasiko da Goiz Erestiarekin. Larataungo txistulariek eskainiko dute ekitaldia., 10:00etan meza ospatuko da. Ordubete geroago, Haurtzaro Dantza Eskolako kideek lekukoa hartuko dute eta dantzarekin jarraituko dute.
Eguerdian, 12:30ean hain zuzen ere, esku-pilota izango da protagonista binakako bi partidarekin. Alex Otegik eta Odei Teletxeak Beñat Ormaetxea eta Amaiur Artetxeren aurka neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, Xabat Olaiz eta Manex Olaiz bikotearen txanda izango da, Oier Zabaleta eta Axel Lasaren aurka.
Arratsaldean,17:45ean idi erakustaldia izango da. Bertan, Artaso, Mixiyua eta Matxain arituko da lehian. Azkenik, zezensuzkoa eta su artifizialak izango dira 23:00etan.