Borrar

Oiartzun

Kantuan dabiltzan herritarrei harrera egingo die Oiartzungo Udalak asteartean

Elena Viñas

Oiartzun

Astelehena, 23 abendua 2024, 19:59

Comenta

Gabonak ate joka ditugu dagoeneko. Abenduaren 24an, egunak argitu orduko, herria musika doinuz betetzen zaigu. Ohiturari jarraituz, etxez etxe eta auzoz auzo kantuan eta eskean ibiliko dira aurtengoan ere ehundaka oiartzuar.

Kalez kale ibiliko diren herritar guztiei harrera egingo die Udalak, elkarrekin abestu eta neguari ongi etorria egiteko. Izan ere, Joana Mendiburu alkateak adierazi duenez, «herritarrok urteko garai hau ezberdin bizitzen dugun arren, ezin uka dezakegu garai polita izaten dela ingurukoengana hurbildu eta elkar goxatzeko».

Horregatik, astearte honetan 12:30ean Doneztebe plazan elkartzera gonbidatu ditu oiartzuarrak, «komunitatea egiten eta sarea josten jarraitzeko».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kantuan dabiltzan herritarrei harrera egingo die Oiartzungo Udalak asteartean