Las diez noticias clave de la jornada
Hutsik dauden etxeak alokatzeko doako zerbitzua eskaintzen du Udalak. GOIZARIN
Oiartzun

Hutsik dauden etxeak alokatzeko doako zerbitzua eskaintzen du Udalak

Oiartzungo Etxebizitza Bulegoak alokairuaren kudeaketa osoan laguntza eskaintzen du

GOIZARIN

Miércoles, 16 de noviembre 2022, 00:06

Oiartzungo Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin eta Alokabiderekin lankidetzan, zabaldu zuen Etxebizitza Bulegoa 2016ko irailean, hutsik dauden etxeak alokatzen laguntzeko.

Publicidad

«Geroztik lanean jarraitzen dugu alokairuaren kudeaketa osoan laguntza eskainiz», adierazi du Saioa Etxebeste bulegoko teknikariak. Izan ere, «Oiartzungo Etxebizitza sozialeko Bulegoaren bidez alokatzea irtenbide ona izan daiteke hileko diru-sarrera finkoak sortzeko, eta horrek lagundu lezake higiezinak berak sortzen dituen gastu finkoei aurre egiten (zaborrak, ura, OHZ, erkidegoa, asegurua, hipoteka, halakorik balego)», argitu du. Gainera, «gure eskualdean dagoen etxebizitza sozialaren defizita arintzen lagunduko duzu, baliabide ekonomiko urriak dituzten pertsonei etxebizitza duina eskuratzeko aukera emanez».

Jakina da Oiartzungo etxebizitza-bulegoaren bidez alokatzen bada, onurak jasoko dituela errentatzaileak. Etxebestek zehaztu ditu abantaila horiek: «Arrisku anitzeko etxe-asegurua doan jasoko du. Gainera, lagapenaren unean zuen kontserbazio-egoera berean itzuliko zaio etxebizitza (erabilpenagatik eragindako ohiko higadurak salbu)». Gainera, «Alokabideren aseguru hirukoitza ASAP edo Bizigune programetarako. Juridikoa, kaudimena (maizterrak alokairua ordaintzen ez badu) eta balizko kalteen aurrean». Horiei gehitu behar zaie OHZren % 50eko deskontua eta 60 euroko errenta osagarria 12 hilabetez, «udaletik jasoko dena». Bulegoaren bitartez, gainera, eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko laguntza (gehienez 100 euro) jasoko da.

Era berean, doako alokairuaren kudeaketa osoa izango du errentatzaileak. «Ez du fidantza-izapideak egiteaz edo alokairuarekin lotutako beste edozein ekintzaz arduratu beharko, errentamenduaren kudeaketa osoa etxebizitza-bulegoak egiten baitu».

Bost urtezko konpromisoa

Errentatzaileak programan 5 urtez egoteko konpromisoa hartu beharko du. Baina, berritze-proiektuaren finantzaketa (3.000 euro arte) jasoko du, eta obra-lizentzietan % 95eko hobaria.

Edonola ere, ezin da ahaztu etxebizitza-bulegoaren bidez egiten diren alokairuak kalteberak diren pertsonentzat zuzenduta daudela, baliabide ekonomiko eskasak dituztenak merkatu librean sartzeko. Beraz, «hori egitean, gizarte-lan garrantzitsu baten partaide izango da errentatzailea».

Publicidad

Etxebizitza Bulegoa doako informazio- eta bitartekaritza-zerbitzua da, bai errentatzaileentzat, bai maizterrentzat.

Bulegoaren helburua da behar diren izapidetze-lanak egitea, etxekoentzako eta maizterrentzako zerbitzu erosoa eskainiz: aukeren berri ematea; kudeaketa-lana egitea; laguntzak eta diru laguntzak bideratzea; kontsultarako eta izapidetzeko informazio-gune izatea; baita Etxebideren izapideak bertatik egitea ere.

Abantaila horien guztien berri izateko eta izapide guztiak egiteko, aurretiko hitzordua eskatu behar da, 943 494 129 telefonoan edo etxebizitza@oiartzun.eus helbide elektronikoan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad