Hitzez ekiteko garaia iritsi da, badator Euskaraldia!
GOIZARIN
oiartzun.
Martes, 8 de noviembre 2022, 00:03
Euskaraldiaren hirugarren edizioa ate joka dator: hilaren 18an hasi eta abenduaren 2an amaituko da. Eta motorrak berotzen hasteko Oiartzungo Euskara Batzordeak dagoeneko iragarri ditu bi ekitaldi. Gaur izango da lehendabizikoa, 18:30ean, 'Munduko euskaldunak' solasaldia udal areto nagusian. Saioan, euskararen mundura hurbiltzeko motibazio ezberdinak ezagutzeko aukera izango da. Izan ere, Oiartzunen bizi diren hiru lagun hauek parte hartuko dute: Greziako Nektaria Konstatellouk; Argentinako Ignacio Alustizak eta Poloniako Janusz Borkowskik.
Publicidad
Hurrengo ekitaldia ostiralean izango da, hilak 11, arratsaldeko 17:30ean hasita, Doneztebe plazan. Olarri dantza taldeak prestaturiko koreografiarekin Flashmoba grabatuko da.
Euskara Batzordekideek beste ekitaldi bat ere aurreratu dute: «hilaren 20an, herriko OTXE elkarteak bizikleta martxa herrikoia antolatuko du, gurekin elkarlanean». Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, festa aparta antolatzeko asmoa ere azaldu dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión