Herriko adinekoek eskaintza zabala izango dute Landetxeko eraikin berrian
Elkarte ezberdinek talde-lanean kudeatuko dute jubilatuen egoitza
GOIZARIN
Domingo, 6 de noviembre 2022, 00:10
Landetxe eraikin berriko lanak bukatzear daude. Bertan, lehenengo solairuan, 172,68 metro kuadroko eremua izango dute herriko adinekoek. Bertan tailerrak, kultur ekintzak, hitzaldiak, formakuntza saioak... eskainiko dira herriko jubilatuentzat.
Publicidad
Edadetuen egoitzak egongela handi bat, tailer gela bat, ile-apaindegia eta podologia zerbitzua izango ditu. Taberna zerbitzua ere izango du ondoan. Gazte Izanak elkartearen bulegoa ere bertan egongo da. Espazio hauetan kultur ekintzak, tailerrak, solasaldiak, ikastaroak, hitzaldiak, txapelketak... antolatuko dituzte urte osoan zehar. Herriko edozein jubilatuk izango du bertan parte hartzeko aukera.
Beharrak ezagutzeko prozesua
Herriko erretiratu eta adinekoen beharrak eta nahiak ezagutzeko eta gune berriak eskaini beharreko zerbitzuak zein diren zehazteko, parte-hartze prozesu bat martxan jarri du Oiartzungo Udalak azken hilabeteetan. Auzoz auzo burutu diren zortzi saioetan 101 pertsonek parte hartu dute eta guztien artean edadetuen guneak izan behar dituen balioak zehaztu eta egin nahiko lituzketen ekintzak zerrendatu dituzte. Urriaren 19an aurkeztu zituzten prozesuaren emaitzak.
Parte hartu dutenek nabarmendu dutenez, garrantzitsua da gunea Oiartzungo erretiratu eta adineko guztien elkargunea izatea. Herrian asko dira adinekoekin eta erretiratuekin aritzen diren eragileak: Gazte Izanak, Duintasuna, HELTA, Petra Lekuona, Killirikupe emakume taldea, Bidelagun, Torri Gukin... Guztien artean, parte-hartze saioetan atera diren behar eta interesei erantzuteko eskaintza zabala eta irekia osatuko dute. Gainera, edozein erretiratuk izango du proposamenak egin eta ekintzak antolatzeko aukera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión