Oiartzun
Eraso matxisten prebentzio eta arretarako gunea egongo da XanistebanetanGuztiontzat gozagarriak diren indarkeria matxistarik gabeko Xanistebanak izatea lortu nahi du Udalak, eta horretarako martxan jarriko dituzten zerbitzuak aurkeztu dituzte Nora Velez del Burgo feminismo zinegotziak eta Garazi Urdanpilleta alkateordeak. Azken urteetan egon den indarkeria matxisten aurrean informazio eta arreta gunea egongo da aurten ere, Doneztebe plazan bertan, Fermiñenen etxean (Aialde kalea 2). Ia 24 orduz eskainiko da zerbitzua, prebentzioa landu eta kasurik egongo balitz biktimei behar duten laguntza guztia eskaintzeko. Abuztuaren 2 eta 3an ordutegi hau izango du: 12:00etatik 14:30era, 18:00etatik 21:00etara eta 23:00etatiki 06:00etara. Astean zehar arratsalde eta gaueko ordutegia mantenduko da, eta goizekoa zabaldu, 8:00etatik 14:30era. Indarkeria matxistetan eta feminismoan adituak diren emakumezko profesionalek emango dute arreta.
Publicidad
Festa espazio eroso eta garbia eskaini eta kaleak txukun mantentzeko 6 metroko modulu sanitarioa jarri zen txosnagunean iaz. Aurten mantendu egingo dituzte komun horiek, eta herriko plazan 4 metroko beste bat jarriko dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión