Bazkideen Festa Eguna ospatuko du Gazte Izanak elkarteak asteazkenean
1942an jaiotako oiartzuarrak omenduko dituzte
GOIZARIN
OIARTZUN.
Domingo, 13 de noviembre 2022, 00:12
Heldu den asteazkenean, hilak 16, Oiartzungo Gazte Izanak Erretiratuen eta Pentsiodunen elkarteko kideek Bazkideen Festa Eguna ospatuko dute. Hortaz, egun osoko egitarau oparoa prestatu dute Zuzendaritza batzordeko kideek.
Publicidad
«Goizeko 11:00etan elkartuko gara bazkideok, eta bisita egingo diegu Zaharren Egoitzan dauden egoiliarrei. Besteak beste, festa txiki bat egingo dugu bertan dauden jubilatuekin», argitu du Fermin Lorza lehendakariak. Gero, 12:00etan Doneztebe parrokian Meza izango da, «aurten joan zaizkigun bazkideak gogoratzeko», gaineratu du. Jarraian, argazkia aterako zaie aurten 80 urte bete edo beteko dituzten bazkideei, 19 guztira. Segidan, 13:00etan, «autobusa hartuko dugu bazkaltzera joateko. Aurtengo bazkaria Urnietako Oianume jatetxean egingo dugu», zehaztu du. Hortaz, 14:00ak aldera emango diote hasiera bazkideen arteko bazkariari.
Kantu eta dantza saioa
Behin bazkaria amaituta, «omenaldien eta sari banaketaren tartea irekiko dugu. Lehenbizi, aurten 80 urte egin edo egingo dituztenei omenaldia egingo diegu. Gero, eguna behar bezala amaitzeko, kantu eta dantza saioa izango da arratsaldeko 18:30ak arte denon arteko giroa alaitzeko. Modestorekin ederki dantzatuko dugu». Orduantxe hartuko dute berriro autobusa Oiartzunera itzultzeko. Izena eman nahi dutenek elkartera gerturatu daitezke. Bazkideek 15 euroen truke jasoko dute txartela.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión