Las diez noticias clave de la jornada
Berriro ere idiek erakustaldi polita eskaini zuten. ARGAZKIAK DE LA HERA

Oiartzun

Baserritar giroaz bete zuten herria

Idi dema, sagardo lehiaktea, bertako produktuen azoka eta erraldoiek egun berezia osatu zuten atzo

Martin Sansinenea

Errenteria

Lunes, 4 de agosto 2025, 20:30

Festetako giroa, eguraldi paregabea, eta Baserritar eguna. Hori besterik ez da behar egun perfektu batez gozatzeko. Goiz goizetik gerturatu ziren herritarrak Done Eztebe plazara, festako gunerik garrantzitsuenera. Bertan eman zitzaion hasiera ohiko dianari Lartaungo txistulariekin eta, bide batez, Oiartzungo produktu ekologikoen azoka zabaldu zen plazan HemenGuk antolatuta.

Publicidad

Azokan produktuak saltzen ziren bitartean bizilagun askok hilerriaren ondoan dagoen plazara hurbildu ziren eguneko ekitaldi garrantzitsuenetako bat bizitzeko. Urtero bezela, idi demaren bi txandetaz gozatu zuten. Oiartzungo harria (1.800 kilokoa) erabili zen frogarako.

Musikak eta dantzak ere bere lekua izan zuten atzokoan herrian. Ohiturak agintzen duen bezela, zaharren egoitzarako bisita ospatu zen, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, Lartaun Txistulari Taldearekin eta trikitilariekin.

Gainera, Udalak omenaldi txiki bat egin zien herriko gizon-emakume helduenei. Vicente Michelena Arbidek (97 urte) eta Tomasa Santamaria Bergarechek (99 urte) jardunaldi berezia izan zuten atzo.

Sagardo lehiaketa

Giro ezin hobearekin sagardoaren txanda ere iritsi zitzaien oiartzuarrei. Inaxio Uharte XXIV. Sagardo Lehiaketari hasiera eman zitzaion egurdiko 12:00etan. Nola ez, ehunka herritar hurbildu ziren plazara sagardotegietako produktuak dastatzera. Berriz ere, herritarrek laguntza masiboa eman zieten sagardotegiei eta merkatuko produktuei, bertako ekoizleekiko konpromiso sendoa erakutsiz.

Egun handia igaro ondoren, non beroa ere protagonista izan zen, Oiartzuarrek giro aparta izan zuten danborradaren irteerarekin.

Gaur, Gazten eguna

Baserritar eguna ospatu ondoren gazteek hartuko dituzte kaleak gaurkoan Oiartzunen. Arra-tsaldeko 13:00etan gazte txupinazoa izango da txosnagunean eta gero, Don Eztebe plazara zuzenduko dira gazteen bazkarian parte hartzeko. Hortik aurrera, musika, festa eta jai giroa izango dira partehartzaileen indarrak agortu arte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad